Asteko kirol agenda anitza izango dugu

30.05.23
Kirolak
Emakumezkoen eskubaloia, futbola 7 eta saskibaloia jarduerak ikusi ahal izango ditugu

Kirol denboraldi erregularra edo liga, orohar, maiatzarekin batera amaitzen da. Hala ere, partiduez eta kirol jarduerez gozatzeko aukera izango dugu oraindik. Kirol-agendak hainbat diziplinatako jarduerak biltzen ditu.

Aste honetako eta asteburuko karteldegia honako hau da:

Euskadiko eskubaloiko emakumezkoen selekzio absolutuaren entrenamendu-saioa.

Jokalariak ostegunean, hilak 1ean, arratsaldeko saio batera deituta daude, M. Angel Blanco kiroldegiko pabiloian 19:45etatik 21:15etara. Ekitaldia Eskubaloiko Euskal Federazioak antolatu du, Errotabarri E.K.E.ren laguntzarekin. Pabiloiko harmaila zabalik egongo da, sarrera librea izango delarik.

Ander Moya Futbol 7 txapelketa

Ander Moya Oroimenezko 7. Futboleko Ander Moya Txapelketaren bigarren edizioa. Ermua Blues kirol taldeak ekitaldi solidario hau antolatzen du 2021ean DIPG izeneko gaixotasun arraro baten ondorioz hil zen Ander Moya jokalari ohiaren omenez. Hori dela eta, txapelketan zehar "Unidos contra el DIPG" elkartearentzako dirua bilduko da.

Txapelketa 09:00etan hasiko da Betiondoko kirol instalazioetan. Bertan inguruko 12 talde – Eibar, Durango, Mungia, Iurreta, Basauri, Elorrio eta Bermeo, besteak beste – eta 2. urteko benjamin mailako 150 haur baino gehiago – 2013an jaiotakoak – bilduko dira sailkatze faserako. Goizeko jardunaldiaren ondoren, sailkatuko diren taldeek final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte 19:30etik aurrera. 20:00etan sari banaketa eta agurra.

Torneorako sarrerak bi euro balioko du, eta behin sartuta, zozketen bidez ozpinetako saski bat zozketatuko da, euro baten truke. Bildutako guztia "Unidos contra el DIPG" elkartearentzat izango da.

Sailkapen fasean partidek 20 minutu iraungo dute. Final-laurdenetan, finalerdietan eta finalean aldiz ordu erdi, 15 minutuko bi zatirekin. Partida bakoitzeko 3 puntu irabazten dira, berdinketa puntu 1 eta porrota 0 puntu. Berdinketa gertatuz gero, 3 penalti botako dira azken sailkapena erabakitzeko. Sari asko egongo dira: sailkatutako lehen postutik laugarrenera; atezain eta jokalari onenak, zalerik onenak eta dominak kirolari guztientzat.

‘Feredu’ Ermua Saskibaloiko Ate Irekien Jardunaldia

Azkenik. Igandean -hilaren 4an- saskibaloia izango dugu. Ermuko Saskibaloi Mendi Ederrak emango dio amaiera denboraldiari, klubaren jaiarekin eta ate irekien egunarekin. 3x3 partidak, jokoak eta gurasoen aurkako partidak izango dira. Hori guztia M.A. Blanco udal kiroldegiko pistan. Ekitaldiari amaiera emateko, bazkari herrikoia egingo da Merkatu plazan.

 

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko