Aukeren Azoka izango dugu herriko dendetan
Ermuko merkatariek egun gutxi barru amaituko dugun neguko denboraldiko Aukeren Azokari hasiera eman diote gaur. Azoka datorren larunbata arte mantenduko da. Beheratutako produktuak asko dira eta parte hartzen duen establezimendu bakoitzean eskainiko dira, zabaltzen duten ordutegiaren barne.
Azokan hogei bat establezimenduk parte hartzen dute; hain zuzen ere honako hauek: Lulú Ropa de Bebé, Sferico, Fontanería B. de Dios, Moda-Hogar Esteban Vieco, Calzados Eva, Gauzak, Gemma Moda, Guipur, Izagirre, Izarbi, Luz de Luna, Marfe, Mediterranea, Quetzal, Munay, Kokko, Nane, Modas Ramos eta Sagardui.
Gainera, Mañeko Azpik postu bat izango du eta bere artisau produktuak zuzenean eskainiko ditu aste osoan zehar.
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatu du azoka, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza izan du.
Lotutako albisteak
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da