Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

13.06.24
Imagen
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan

Ermua TalenTIC 2024 Jardunaldiek aurrera jarraitzen dute eta bigarren egunean hitza eta ahotsa eman zaie Administrazio Publikoei digitalizazioa, eskasia demografikoa, egitura publikoak eta lurralde kokapenaren baldintzat bezalako berehalako erronkei aurre egiteko Estatuko Industria Idazkaritzak dituen programa eta laguntzen berri emanez.

Solasaldiari hasiera eman diote kontakizun gogoetatsu eta partekatu bat egituratzeko María Jesús García Martínek eta Carles Ruizek, Estatuko Industria Idazkaritzako kideak eta Innpulso Sareko presidente eta Viladecanseko alkateak.

San Feliuko Udaleko Mario Alguacilek egungo eta etorkizuneko administrazioa aztertu ditu. Ondoren, mahai-inguru batek lurralde txikietan talentua erakartzeko eta atxikitzeko kasuei ahotsa eman die. Testigantzak eta adibideak Guenaguacil, Alfaro izan dira.

Une honetan, politika publikoen inguruan elkarrizketa dago, lurraldeetan talentua sustatzeko eta erakargarri izateko. San Boi de Llobregateko, Aranda de Dueroko eta Barakaldoko politikariek eta teknikariek parte hartzen ari dira. Jardunaldia eta edizioa administrazio publikoko talentuari eta enpleguari buruzko solasaldiak itxiko ditu. Leioako idazkaria, Foru Aldundiko estrategia digitalaren arduraduna eta Ortuellako kontu-hartzailearen mahai-inguruarekin.

Aztertutako gaiei buruzko laburpena Virginia Imazek egingo du, umore ukitu batekin, eta bere Clownclusiones hausnarketarekin. Arratsaldeko 3etatik 4etara, networkinga eta agurra.

Udalak eta Izarra Fundazioak hirugarren edizio hau antolatu dute. Antolatzaileek Innpulso Sarearen eta TECH Friendly ingeniaritzaren laguntza dute.

TalenTIC 2024 jardunaldiei buruzko gaurkotasun osoa Izarra Centreko sare sozialetan (X eta LinkendInen). Egin bat elkarrizketarekin #TalenTIC2024 traolarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute