Beatriz Gamiz, Ermuko Historian lehen alkate emakumea

11.10.24
Erakundea
Gizartea
PSE-PSOE eta EAJ taldeen aldeko botoekin hautatua izan da gaur, ezohiko osoko bilkuran, Juan Carlos Abascalek karguari uko egin ostean

Beatriz Gámiz Mata sozialista da Ermuko alkate berria, PSE-EE-PSOEren (6) eta EAJ-PNVren (3) aldeko botoekin hautatu eta gero. Oposizioko hiru alderdiek, EH Bilduk, Elkarrekin Ermuak eta PPk, euren bozeramaileak eta zerrendaburuak bozkatu dituzte. Gamizek aginte-makila hartu du ekitaldi honetan, eta alkate izango da agintaldia amaitu arte, 2027ko udaberrian, inolako ezustekorik izaten ez bada. Bilkuran, EH Bilduko Julen Rodriguez Barrenetxeak ere zinegotzi kargua hartu du, uztailean uko egin zion Joanna Diezen ordez.

Beatriz Gámiz Mata (1983) EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuan Kriminologiako goi-mailako ikasketak egin eta horretan diplomaduna da, gainera hainbat prestakuntza-ikastaro egin ditu bere ikasketen ingurukoak. Ermuan zinegotzi eta alkateorde izan da 2015az geroztik, Kultura eta Berdintasun arloetako arduradun izanik, eta Ermuko Sozialisten Elkarteko eta Bizkaiko Batzorde Exekutiboko kide ere izan da. Gaur egun, Euskadiko Batzorde Eragileko kide da.

“Belarriak erne eta eskuak denen onerako lan egiteko prest dituen" alkatea

Alkatea hunkituta agertu da kargua hartzeko ekitaldian, eta esan du "Udalbatzarekin batera lan egingo dudala, elkarrizketaren bidez, Ermuko herritar guztien ongizatearen alde. Gaur ez da edozein egun. Gaur kapitulu berri bat irekiko dugu gure udalerriaren historian eta aukeraz betetako etorkizuna izango denaren lehen orrialdea idazten hasiko gara" gehitu du. Jendez betetako areto batean, Gamizek "gertuko zerbitzari publikoa, gardena eta bidezkoa izateko konpromisoa" berretsi du. Alkate bat, “belarriak erne eta eskuak denen onerako lan egiteko prest dituena. Ez nator irtenbide magikoekin, ezta promesa hutsekin ere; nekaezin lan egiteko konpromiso sendoarekin nator. Sinetsita benetako aldaketa, bizitzak benetan eraldatzen dituena, pixkanaka-pixkanaka eraikitzen dela, esfortzuz, entzunez, elkarrizketaz eta guztien onerako erabakietan oinarrituta" azpimarratuz. Gehitu duenez, "gobernu hau ez da promesen gobernua izango; gertakarien gobernua baizik, gertuko gobernua, gardena eta elkarrizketara irekia. Ateak beti egongo dira zabalik ermuarrentzat" erantsiz.

Bere lehen hitzaldian, alkateak "deialdi argia eta zuzena" egin du etapa berrirako, eta "berdintasuna funtsezko zutabea" izango duena azalduz. "Berdintasuna ez da soilik eskubide bat, gizarte zuzenago eta oparoago bat eraikitzeko oinarria baizik". Segidan gaineratu du, "Gobernu honek lan nekaezina egingo duela desberdintasun-arrakalak murrizteko eta ekitatea sustatzeko eremu guztietan: enpleguan, hezkuntzan, gure udalerriko bizitza kulturalean eta sozialean. Eta, batez ere, irmoak izango gara edozein diskriminazio-motaren aurkako borrokan, ziurtatuz emakumeek, desgaitasunen bat duten pertsonek, gazteek eta adinekoek beren bizitza osotasunean, errespetuz eta merezi duten aintzatespenarekin garatu ahal izango dutela bermatzeko".

Herriko elkarte eta kolektiboei: "Zuen lana funtsezkoa da. Herri honen arima zarete"

Herriko elkarteak gogoan izan eta horiei ere hitz egin die. "Gaur aitorpen berezia egin nahi diet gure herriaren motorra izan diren eta zareten kolektibo, elkarte eta mugimendu guztiei. Askotan isilean, anonimotasunetik, zuen denbora, energia eta bihotza gizarte gisa indartsuagoak egiten gaituzten arrazoi eta jarduerei eskaintzen dieten pertsona horiei. Eskerrik asko besteen bizitza hobetzen laguntzen duzuen elkarte guztiei. Zuen lana funtsezkoa da eta, askotan, ez da behar adina aintzat hartzen. Herri honen arima zarete. Eta lehen egunetik horrela aitortu nahi dut" gehitu du.

Mezu zuzena emakumeentzat: "Badakit badirela isilean borrokatu diren emakumeak, beren ametsak lortzeko oztopoak behin eta berriz hautsi behar izan dituztenak. Haiei esaten diet: ez zaudete bakarrik. Nire konpromisoa zuekin duzue, aukeraz betetako etorkizuna amesten duen neska bakoitzarekin, ama langile bakoitzarekin, bizitzan zehar komunitate baten indarra komunitate hori osatzen duen pertsona bakoitzaren balioa aintzat hartzeko gaitasunean dagoela erakusten duen emakume bakoitzarekin. Gobernu hau Berdintasunarekin konprometituta dago. Eta borroka feministarekin. Emakume guztien eskubideak agenda politikoaren erdigunean egongo dira" ahozkatu du.

Aurretik izandako alkateei: "Herri honen historia zarete eta gaur ondare hori ohoratu nahi dut"

Karguan aurretik egon direnak ere gogoan izan ditu. "Gure komunitatea hobetzeko lan nekaezina egin duten eta gure udalerriari dedikazio eta konpromisoz zerbitzatu dioten alkateei. Herri honen historia zarete eta gaur ondare hori ohoratu nahi dut" adieraziz.

Osoko bilkuran izan dira kargu berrien familiak, Eneko Andueza idazkari nagusia eta alderdiko Batzorde Eragileko kideak, hala nola Begoña Gil, Teresa Laespada, Mikel Torres, eta Jon Iraola Eibarko alkatea, besteak beste.

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
14.03.25
‘Tuper solidarioaren’ aurtengo edizioa Ermuan izango da

Elikagaiak bildu eta Zaporeak elkarteari lagatzeko erronka solidarioa martxoko azken astean izango da
Imagen
14.03.25
Hamabi proposamen lehiatuko dira Kazolatxoen XIII. Lehiaketan

Datorren astelehenetik igandera, hilaren 17tik 23ra, herriko dozena bat establezimendutan platertxoak dastatzeko aukera izango dugu
Imagen
14.03.25
Liburutegiak haurrentzako tailerra antolatu du ‘Antzerkiaren Munduko Eguna’ ospatzeko

Martxoaren 27an egingo den 'Antzerkiaren Eguna familian' tailerrean izena emateko epea zabalik