'Buscando a Coque' eta Priscilla' filmak ikusgai aste honetan Antzokian

05.03.24
Cartel de la película Priscilla
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Osteguneko zineklubean 'Las cuatro hijas' ikusi ahal izango dugu eta gazteentzako saioan 'El arca de Noé'

Ermua Antzokiak beste lau nobedade proiektatuko ditu aste honetan. Bi film aurten bertan estreinatu dira eta beste biak 2023an. Osteguneko zineklubaren saioak 'Las cuatro hijas' izeneko dokumentala eskainiko du, Tunisiako ekoizpena, Kaouther Ben Haniak zuzendua. Film luze dokumental onenaren izepdapena jaso du Oscar eta Cesar sarietan (Frantzia). Olfa emakume tunisiarra da, lau alabaren ama, bere bizitza iluntasun eta argiaren puntuak ditu. Egun batean, bere bi alaba zaharrenak desagertzen dira. Ostegunean 20:30etatik aurrera.

Filma komertzialen atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, Teresa Bellón eta César F. Calvillok zuzendutako 'Buscando a Coque' ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. 90 minutu irauten duen komedia erromantikoa da. Aktoreen artean Alexandra Jiménez, Hugo Silva, Coque Malla eta Betiza Bismark daude. Zesar eta Teresa bikote zoriontsua dira, gau batean Coque Mallarekin oheratzen den arte. Teresak Zesarri gertatutakoa aitortzen dio, damututa, baina berak ez daki nola jokatu. Zure mito erotikoarekin desleiala izatea barkagarria al da?

Asteko bigarren proposamen komertziala 'Priscilla' izango da, Sofía Coppolak zuzendutako ekoizpen iparramerikarra. Drama biografiko honek emakumezko aktore onenaren saria lortu du Veneziako jaialdian. Priscilla Beaulieu nerabeak Elvis Presley festa batean ezagutzen duenean, rock-and-rollaren superizarra da. Elvis ustekabeko jokabideak ditu gune pribatuan: maitale zirraragarria, bakardadean aliatua, lagun zaurgarriagoa. 107 minutu irauten du eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, 17:00etan, publiko gazteenarentzako saioan, 'El arca de Noé' abentura eta musika animazioa proiektatuko dugu. Erauntsia iristen denean, espezie bakoitzeko ar bat eta eme bat bakarrik igotzen dira Noeren Arkara, baina bi sagu xelebre Arkan sartzen dira, eta elkarrekin saiatuko dira haragijaleen eta belarjaleen arteko borroka saihesten. Informazio gehiago Ermua Antzokiaren atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
18.12.25
‘The 44 Dealers’, bluesarekiko pasioa

Kontzertua emango datorren larunbatean Lobiano Kulturgunean 20:00etan