Cockney Rejects talde ingelesa nagusi Vertigo Rock jaialdiko kartel anitzean

08.04.24
Imagen
Cartel del festival de música ermuarra
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Hamaika taldek parte hartuko dute datorren maiatzaren 11n Orbe Kardinala eta Martxoaren 8a plazetan eta herriko kaleetan izango diren emanaldietan

Vértigo Rock jaialdia Ermuko erdigunera itzuliko da aurten punk, folk, metal eta rock doinuz osatutako kartelarekin. XVI. edizioa maiatzaren 11n izango da, larunbata, eta Cockney Rejects punk ingelesaren aitzindariak izango dira buru.

Aurtengo edizioaren berrikuntza nagusia jaialdia herriko erdigunera itzultzea izango da. Kontzertu gehienak Orbe Kardinala eta Martxoaren 8a plazetan egongo diren bi agertoki nagusietan egingo dira. Azken gune horretan Xabi Ciarsoloren omenezko agertokia kokatuko da, eta bertan punk-rock doinuak bilduko dira gehienbat. Baina aipatutako bi gune nagusiez gain, kalean ere egingo dira bi kontzertu eguerdian eta arratsalde-gauean: bata Zubiaurre inguruan eta bestea Merkatu plazan.

Hamaika taldek, horietatik lau bertakoak, osatzen dute jaialdiaren programazio anitza, Cockney Rejectsen punk-oi! ereserkiak buru dituztela. 1979an sortu zen taldea Londresen, eta 2024an jaialdi eta areto gutxi batzuetan joko du zuzenean. Gure herriak Vértigo Rock jaialdian eskainiko duen kontzertu indartsua hartzeko ohorea izango du.

Punk-rock eta oi! taldeen zaleek Dinamita nafarren, Larru Beltzak oñatiarren eta Eskarmiento eta Aiama talde ermuarren emanaldiez gozatzeko aukera ere izango dute. Bestalde, Aitor Losada ermuarrak etxean aurkeztuko du Ossho rock-metal melodikoko proiektu berria, eta John Dealer & The Coconuts legazpiarren rock-and-roll indartsuak alaitasunez beteko du Vértigoko agertokia.

Edizio honetako soinurik muturrekoenak Frakture thrash metal talde bizkaitarraren eskutik iritsiko dira, Sepultura, Anestesia eta Obituary bezalako talde handien doinuen jarraitzaile sutsuak. Eta XVI. edizio honetako kartela biribiltzeko, folk musika hainbat aldaera ezberdinetan gozatu ahal izango dugu: Celtibeerian mantxarrek, estatuko folk-metalaren erreferenteek, Nertos lan berria aurkeztuko dute, eta Old Time Spooks gasteiztarrek eta BDSM hirukote ermuarrak punk-folkaren alderik bihurriena erakutsiko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du