Donostiako Kursaalaren programazioa are eskuragarriago ermuarrentzat

15.05.23
La imagen muestra la formación
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Udalak hitzarmena sinatu du Zentroarekin eta doako autobus zerbitzua eskainiko du denboraldiko hainbat ikuskizun edo emanaldietarako, Kursaal Eskura ekimenaren bitartez

‘Kursaal Eskura' da Kursaal Eszenaren eta eskualdeko hainbat udalen – horien artean Ermukoa- lankidetzatik sortutako proiektuaren izena, Donostiako Kursaal Zentroan programatzen diren kontzertu eta ikuskizun batzuetara joan ahal izatea errazteko. Akordio horri esker, jarduera batzuetara joan nahi duten pertsonek doako autobus zerbitzua izango dute joan-etorrietarako. Debabarrenako hainbat udalerrik (Ermua, Eibar, Elgoibar eta abar) autobus zerbitzua partekatuko dugu. Ermuan autobusa Bizkaia Etorbidetik (Agirre kirolak) irtengo da ikuskizun bakoitza baino ordu batzuk lehenago eta udalerri bakoitzera itzuliko da Kursaaleko kontzertua/ikuskizuna amaitutakoan. Gutxienez 15 pertsona behar dira autobus partekatua egoteko.

Kursaaleko Auditorioan ikusi ahal izango dugun lehenengo proposamena Eliseo ‘Orchestre des Champs-Elysées’k ekainaren 1ean, eta 19:30ean eskainiko duen kontzertua izango da, Philippe Herrewegheren zuzendaritzapean. Egitarauak Mozarten eta Beethovenen piezak bilduko ditu; eta errepertorio klasikoko bi obra nagusi aurkeztuko dituzte: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren egunsentitzat jotzen dena. Zehazki, honako pieza hauek: 41. "Jupiter" sinfonia eta 3. "Heroica" sinfonia, hurrenez hurren. Frantziako orkestraren eta zuzendari belgikarraren arteko lotura emankorra, azken hiru hamarkadetan, arrakastaz eta nazioarteko sariz josia dago.

Poltsiko guztietarako sarrerak daude, aretoko kokapenaren arabera, garestienak 55 euro eta merkeenak 11 euro, hain zuzen. Muturretatik at, 44/35/edo 28 euroko tarteko prezioak ere daude. Gainera, sarrera hobaridunak badira, 3 euroko prezioan, 30 urtetik beherako gazteentzat eta langabeentzat, besteak beste.

Jarraitu beharreko prozedura:

  • Kontzertura joan nahi dutenek aldez aurretik sarrera erosi beharko dute Kursaal Zentroaren webgunearen bidez: www.kursaal.eus.
  • Behin sarrera erosita, autobusean tokia erreserbatu beharko dute kultura departamentuan: 943708700 telefonora deituz edo kultura@udalermua.net postontzira idatziz
  • Autobusaren irteera puntua: Bizkaia etorbidea 11, Agirre Kirolak. Ordua 17:45etan.
  • Gazteen/langabeen ordua: 30 urtetik beherakoek eta langabeek 3 euroko prezio berezian erosi ahal izango dituzte sarrerak. Tarifa horretarako sarrera erreserba egin beharko dute autobusean plaza erreserbatzeko unean (Ermua: 943 708700). Erreserba egin ondoren, kontzertuaren egunean bertan txarteldegira joan beharko, tarifa berezian gordetako sarrera eskatzera. Perstonak adina (Gazte Ordua) eta lan-egoera (Langabeak) egiaztatu ondoren, sarrera ordainduko du eta kontzertura sartu ahal izango da.
  • Erreserbak egiteko azken eguna (autobusa/gazte ordua): maiatzaren 26a.
  • Oharra: Gutxienez 15 pertsona biltzen ez badira, joan-etorria bertan behera geratuko da. Kasu horretan, erosi ahal izan diren sarrerei dagokien dirua itzuli egingo da.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.24
Gaurkoan odol-bilketa berezia egingo da

Autobusa 9:00etatik 14:00etara egongo da Kaltxangoko autobus geltokian, odol-mota batzuen erreserbak eskasak direlako
Imagen
08.05.24
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko deialdia zabalik

Epea 2024ko azaroaren 29ra arte egongo da irekita
Imagen
07.05.24
Zaporeak elkartearen aldeko spinning maratoia

Ekimen solidarioa larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara, San Pelaion