El edificio 17 de la Avenida de Bizkaia se derribará este fin de semana

14.06.23
Plano detalle informativo elaborado en el área Técnica
Hirigintza
Será derribado del viernes al sábado y dará paso a un edificio nuevo en el ámbito A-06 Kaltxango

Gaur Bizkaia Etorbideko 17. zenbakia duen eraikina -egun ezagutzen dugun bezala- historiara pasatuko da aste honetan. Asteburu honetan eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku egiteko. Ostiralean hasiko dira hori eraisteko lanak. Lehenik eta behin, perimetroa eta ingurunea hesitu, ziurtatu eta seinaleztatuko dira. Ondoren, behera botatzeko lanak hasiko dira, eta larunbatean horretan eta hondakinak ateratzen jarraituko dute.

Lan horiek kontuan hartu beharreko hainbat afekzio ekarriko dituzte. Garrantzitsuenak honako hauek izango dira: oinezkook moztuta izango dugula Bizkaia etorbidearen 13 eta Lomi-power unitateko igogailu berriaren arteko tartea. Seinaleztapen berezia jarriko da zonaldean, Bizkaibuseko kioskoaren ondoan. Era berean, Zearkalea eta Bizkaia Hiribidea lotzen dituen zebra-bidea, Ibarrondoko farmaziatik 17 eraikin zaharraren espaloira (Kaltxango) doana, itxita egongo da lanek irauten duten bitartean.

Aukera hainbat

Ibilgailuentzako afekzioak ere bi izango dira; ur-deposituetarako igoera (Joxio bidea) aldizka moztuko da, makinen beharren arabera. Era berean, Areitioko jaitsieraren azken zatian eta Kaltxango biribilgunean seinaledun langileak egongo dira trafikoa erregulatzeko.

Lomi-powereko bizitegi-etxebizitza berrietan bizi direnek edo erabiltzaile izan daitezkeenek Ermua-Bilbo noranzkoko erreiaren eskuineko espaloitik eta goiko aldeko oinezkoen pasabidetik sartu eta irten beharko dute. Astelehenean behin-behineko zebra-bide bat jarriko da igogailu berriaren aurrean. Igogailu hori datozen egunetan jarriko da martxan, inguruko irisgarritasuna errazteko eta hobetzeko.

A-06 Kaltxango eremuaren deskribapena

Eremu txikia da, Ermuko gune estrategiko batean kokatua, Kaltxango bidegurutzean, non VI. Hiribilduaren mendeurrena, Zearkalea, Valdespinako markesa eta Bizkaia etorbidea kaleak elkartzen diren (BI-3344 errepidea ardatz).

Eremu horretan sartzen dira Torreta etxerako sarbidea eta Bizkaia Etorbideko 17, 19 eta 21 eraikinak, etxe horren mugakideak eta A-05 Lomi Power plangintza-eremukoak. 19. eta 21. eraikinak 2009ko abenduan eraitsi ziren modu subsidiarioan, segurtasun-arrazoiengatik, kontserbazio-egoera txarrean zeudelako.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean