Eibarrerako jaitsieran trafiko-mozketak izango dira eraikin bat eraisteagatik

19.11.24
Eibarko Ibur-Erreka poligonora sarrera | Acceso al polígono Ibur-Erreka de Eibar
Gizartea
Lanak asteazken eta ostegun honetan egitea aurreikusten da, Ibur-Erreka industrialderako sarbide-kurban

Asteazken honetan, azaroaren 20an, Olarreaga auzoko eraikin bat eraisteko lanak hasiko dira, Ermua eta Eibar lotzen dituen bidean. Hala baieztatu du Zaldibarko Udalak, aipatutako auzoa udalerri horren eskumenekoa baita.

Duela egun batzuk, kamioi batek eraikinaren zati bat jo zuen, Ermutik Eibarrera doan errepidearen eta Ibur-Erreka poligonorako sarbidearen arteko bihurgunean. Bide hori erabiltzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko, aldi baterako aldamio bat jarri da, baina bihartik aurrera, asteazkena, eraikina eraitsi egingo da.

Lanak asteazken eta ostegun honetan egitea aurreikusten da. Eraispen-lanek irauten duten bitartean, Ermuko eta Eibarko herritar askok egunero erabiltzen duten pasabide honetan afekzioak izango dira bai ibilgailuen zirkulaziorako, baita oinezkoentzako ere.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"