Ermua Antzokiak hogeita hiru ikuskizun ikusgai izango ditugu irailetik abendura

Ermuko udal Kultura Sailak Ermua Antzokian 2023ko iraila eta abendua bitartean izango diren ikuskizunen programazioa ezagutzera eman du. Ikuskizun guzti horietarako sarrerak irailaren 13an jarriko dira salgai, goizeko 9etatik aurrera www.kutxabank.es webgunean edo aurrez aurre Lobiano Kulturgunean (Goienkale, 10. Ermua).
Hainbat diziplina eta estilotako hogeita hiru ikuskizun izango dira, publiko ezberdinei zuzenduta egongo direnak. Musikaren atalean, nabarmentzekoak dira Valeria Castro, _juno, Ángel Stanich eta Eibarko Mice- ¡Kokein taldeak. Eszenaren atalean, berriz, Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo "El traje" muntaiarekin; Yllana taldea "Trash" umore eta perkusio ikuskizunarekin, Alex Clavero umoristaren bakarrizketa, "La nueva normalidad" izenekoa, eta Tentazioa konpainiaren "Nunca he estado en Dublín" proposamen dibertigarria, besteak beste, Aitziber Garmendia eta Mireia Gabilondo protagonista dituena.
Ez dira faltako, bestalde, haurrentzako ikuskizunak, besteak beste, Alain Kortazar aktore ermuarraren "Sin Fin" konpainiarekin, "Lupe y Pancho" ikuskizuna aurkeztuko digutenak; Kantu Kolore, "Esna zaitez" musikalarekin, Marie de Jongh eta Doos Kolektiboa, "Esna" dantza proposamenarekin edo Glu-Glu, "Loti ederra" klasikoaren bertsio bereziarekin.
Hainbat ikusleri zuzendutako programazioa da, eta kalitatezko ikuskizunak eskaintzea xede duena, jendearen eskari edo nahiak ahantzi gabe. Hamar musika-ikuskizun eta hamahiru ikuskizun eszeniko biltzen ditu. Hizkuntzari dagokionez, 8 ikuskizun euskaraz izango dira, 9 gaztelaniaz eta 6 testurik gabe edo beste hizkuntza batzuetan. Artisten jatorriari dagokionez, 10 ikuskizunetan euskal konpainiak edo artistak dira protagonista, gainerako 12 estatuko artistak eta 1 atzerrikoa.
Azkenik, esan behar da programazio eszenikoan ikuskizun komiko eta dramatikoak uztartzen direla, eta musika-programazioan hainbat estilo tartekatzen direla, hala nola popa, rocka, bluesa, egile-kanta, musika elektronikoa, soula edo musika klasikoa.
Lotutako albisteak

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan