Ermua Antzokiak ‘To Leslie', ‘Unicorn Wars', ‘Los Fabelman' eta ‘Violeta, el hada traviesa' proiektatuko ditu aste honetan

21.03.23
Ermua Antzokia
Aretoak lau estreinaldi proiektatuko dira aste honetan, oso harrera ona izan dutenak, bai kritikaren bai ikusleen artean. Horien artean dago Steven Spierlbergen azken lana

Osteguneko zineklubak hasiera emango die emanaldiei, non ‘To Leslie’ ikusi ahal izango dugun 20:30etatik aurrera. Ipar Amerikako ekoizpena da, 2022an estreinatua eta 119 minutu irauten duena. Benetako gertakarietan oinarritutako drama da, Michael Morrisek zuzendu duena. Oscar sarietarako emakumezko aktore onenaren sarirako izendatuta egon da. Texasko mendebaldeko Leslie ama ezkongabearen istorioa kontatzen du. Duela sei urte loteria irabazi zuen, baina berehala xahutu zuen sariaren dirua, dena galdu arte. Ingelesez eskainiko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Atal komertzialean, larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20: 30ean, ‘Unicorn Wars' izeneko fantasiazko edo beldurrezko animazio espainiarra ikusteko aukera izango dugu. Alberto Vazquezek zuzentzen du eta 92 minutu irauten du. Marrazki bizidunetako film onenaren Goya saria jaso du. Hartzen eta unikornioen arteko antzinako gerran, bi anaia Hartzen Armadako soldadu gisa entrenatzen dira Bihotz Kanpamentuan.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala ‘Los Fabelman' titulukoa da eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. Iazko ekoizpen estatubatuarra da eta 151 minutu irauten du. Kutsu autobiografikoa duen drama da, Spielbergen haurtzaroari eta gaztaroari buruzkoa. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran girotuta, Arizonako Sammy Fabelman izeneko haur batek, bere ama xelebre eta artistak eta bere aita pragmatiko eta ingeniari informatikoak eraginda, filmen botereak istorioak kontatzen eta bere nortasuna eratzen nola lagun diezaiokeen deskubritzen eta aztertzen du.

Azkenik, Caroline Origer zuzendariaren ‘Violeta, el hada traviesa', Alemanian ekoitzitako haurrentzako animazioa, proiektatuko dugu igande arratsaldeko 17:00etan. Violeta izeneko maitagarri bat galdu egiten da gizakion munduan. Bere mundura itzuli nahian, Maxie izeneko 12 urteko neska batekin topo egingo du eta bere benetako patua ezagutuko du.

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu