Ermua Sarean | En Red, adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko prest

24.06.24
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Proiektua Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko da ostegunean, hilak 27, 13:15ean

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta BBK-k Ermua Sarean | En Red jarri dute abian, gure udalerriko adinekoen ongizatea hobetzea helburu duen elkarlaneko proiektu komunitarioa.

Osasunaren Mundu Erakundearen ustez, nahi ez den bakardadea da adinekoen osasuna hondatzeko arrazoi nagusietako bat, eta horrek eragin negatiboa du haien autonomia pertsonala eta komunitatea mantentzerako orduan. Gainera, egoera horiek "ikusezinak" direnez, zaila da garaiz detektatzea.

Zentzu horretan, proiektu honen helburu nagusia Ermuko 65 urtetik gorako pertsonen artean nahi ez diren bakardade-egoerak identifikatzea da, ondoren horri aurre egiteko politika publikoak diseinatu ahal izateko.

Ermua Sarean | En Red Agintzari, Home Care Lab eta Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuetako langileen arteko lankidetzarekin gauzatuko da. Gainera, proiektuak auzoetako baliabideak inplikatu nahi ditu, hala nola saltokiak, bizilagunak, erlijio-zentroak eta erakundeak, komunitate atseginagoak, zaintzaileagoak eta elkartasunezkoagoak sortzeko guztion artean.

Ermua Sarean | En Red proiektua jendaurrean aurkeztuko da datorren ostegunean, ekainak 27, 13:15ean Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu