Ermuko merkataritza, denden eraginkortasun energetikoa lortzeko bidean

04.07.24
Ekonomi Sustapena
Azterketaren emaitzak asteazkenean, hilak 10, aurkeztuko ditu Ermuko Udalak Izarra Centren

Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko Alorrak energiaren monitorizazioa eta eraginkortasun azterketa egin du udalerriko 18 establezimendutan. Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren merkatuei, merkataritza-guneei, merkataritza ez sedentarioari eta merkaturatze-kanal laburrei laguntzeko laguntzei esker gauzatzen ari diren 20 proiektuetako bat da azterketa hau. Laguntza horiek Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira.

Enegiaren monitorizazioa eta efizientziaren azterketa bi fasetan banatu da: alde batetik, aholkularitza energetikoa eta balizko energia-erosketa taldekatuaren kudeaketa egin da, eta, bestetik, kontsumo energetikoaren datuen analisia.

Ermuko 18 establezimenduk parte hartu dute proiektuan, eta saltokiak bisitatu ondoren, txosten pertsonalizatuak bidali zaizkie, eraginkortasun energetikoaren arloan hobekuntzak proposatuz.

Azterlanaren emaitza orokorrak datorren asteazkenean, uztailaren 10ean, aurkeztuko dira Ermuko merkatarientzat, 15:00etan, Izarra Centreko auditorioan. Saioan, energia-berrikuspenaren datuak, energia-baliabideak modu logikoagoan eta eraginkorragoan erabiltzeko irtenbide arrazionalak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko iradokizunak azalduko dira, kostuak murrizteko eta ingurumena kontserbatzen laguntzeko.

Proiektuaren barruan, baterako erosketaren zatian, lau merkaturatzaile aurkeztu dira, horniduren prezioa hobetu dezaketenak. Azterketa horren emaitza ere saltokiekin partekatuko da.

Aurkezpenera bertaratu nahi baduzu, eman izena lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren