Ermuko tren geltokiak 'laguntza edo sorospena' eskatzeko 'puntua' du

22.02.24
Imagen
Gizartea
Bizkaian jarritako 16 zutoinetako bat da, eta, orain arte, ez du inork erabili beharrik izan

Trenbidearen azpian eta Ermuko 'Euskal Trenbide Sarea'k duen geltokiaren ondoan dagoen lurpeko pasabideak, urte hasieratik, larrialdietarako 'laguntza eskatzeko puntua du, putu horretatik pasatzen diren bidaiarien —batez ere emakumeen— eta, oro har, pertsonen segurtasuna hobetzeko, kritikotzat edo konprometitutzat jo daitezkeen puntu gisa.

Laguntza eskatzeko puntua zutabe edo totem bat duen instalazioa da, erdian sakagailu gorri bat duena, larrialdietan erabili beharrekoa. Hori sakatzean, dei automatiko bat egiten du ETSren aginte-postura; bi seinale bizi aktibatzen ditu: hots-abisua eta argien distira; baita azpiegituran integratutako kameraren seinalea eta tokitik gertuen daudenak zuzenean transmititzea eta grabatzea ere.

Sistema aktibatuz gero, trenbide-sare osoa kontrolatzen duen ETSren aginte-postuak egiaztatuko du deia benetakoa den, eta, hala bada, SOS Deiak-i jakinaraziko dio. Puntu kritikoaren botoia sakatu ondoren, ahots bidezko komunikazio hasten da laguntza eskatu duen pertsonarekin. Aginte-postuak tokiko irudiak jasotzen ditu: totema enfokatzen duen kamerarena eta estrategikoki definituta dauden beste hiru kamerarena, tokiaren eta inguruaren ahalik eta ikuspegi osoena izateko. Larrialdiari baldintzarik onenetan erantzuteko irudiak eta testuingurua.

Bizkaian larrialdietarako 16 zutoin daude instalatuta eta Gipuzkoan 12

Bizkaian, hamasei geltokik laguntza eskatzeko edo larrialdietarako zutoinak dituzte: Ariz, Berriz, Itxasbegi, Euba, Ermua, Derio, Forua, Zuhatzu, Bedia, Muxika, Institutua, Zamudio, Zugastieta, San Kristobal, Sangroiz eta Lurgorri. Gipuzkoan sistema hori duten 12 estazio daude.

Ekimen honen jatorria 2020an dago, Euskal Trenbide Sareko Berdintasun Taldeak, IV. Planaren esparruan, euskal trenbide-sareko geltokien diagnostikoa genero-ikuspegitik egitea planteatu zuenean. Diagnostikoa egin ondoren, ETSko Zuzendaritzak Liburu Zuri bat argitaratzea erabaki zuen, Euskadiko trenbide-sareko geltokiak genero-ikuspegiarekin diseinatzeko irizpideekin. Argitalpenak hainbat puntu identifikatzen ditu ETSren estazioetan, ikusgarritasun, irisgarritasun eta isolamendu gutxikoak, herritarrengan segurtasunik eza eragin dezaketenak. 2.5.1 c puntuan "laguntza eskatzeko wso sorospen-botoi bat instalatzea gomendatzen da, erraz identifikatzeko modukoa (morea), behar bezala seinaleztatutako kamera eta mikrofonoarekin ".

Euskal trenbide-azpiegituraren erabiltzaile guztiek espazioak eta zerbitzuak modu seguru eta erosoan erabili ahal izateko irtenbideak ezartzea da liburuaren helburua, haien adina, generoa edo gaitasunak edozein direla ere. Emakumeak dira nagusi Euskotrenen zerbitzuetan, erabiltzaile guztien %63.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean