Errotabarriko senior taldea zortzigarren geratu da, Bigarren Mailako eskubaloi ligan

19.04.23
Imagen
La foto es del final del partido en Etxebarri
Kirolak
Ermuko Errotabarri Eskubaloia elkarteko senior taldeak, Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako B multzoan dagoenak, zortzigarren postuan amaitu du 2022-2023ko liga erregularra

Ermuko Errotabarri Eskubaloia taldeko senior taldeak, Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailako B multzoan dagoenak, sailkapen nagusiko zortzigarren postuan amaitu du 2022-2023ko liga erregularra. Kirol emaitza nabarmena eta meritu handikoa talde apal batentzat, kategoriako aurrekonturik txikienetakoa duen udalerri txiki batekoa. Taularen erdian geratzea ez da makala; are gutxiago mailari estutasunik gabe eutsi eta herriko kirolari amateurrekin jolasten bada, atzerriko izarrik fitxatu gabe eta plantilla urri batekin. Egonkortzeko denboraldia izan dela ahantzi gabe, jokalarien zerrenda berritzen jarraitu baita.

Azken larunbatean -hilaren 11n- ligako azken partida jokatu zuen Zaragozan, Aragoiko hiriburuko Schär Coloresen aurka galduz, 33 eta 28 emaitzarekin. Hau izan da bigarren mailan lehiatu duen zazpigarren denboraldia jarraian. Errotabarrik Ermua izena lau haizetara ezagutarazten jarraitu du, esaterako Kantabria, Aragoi eta Nafarroako autonomia erkidegoetan.

Partiden estatistitkak eta golegileak

Zilarrezko Ohore  mailako seniorrak 26 partida jokatu ditu; horietatik hamahiru irabazi ditu, bat berdindu eta hamabi norgehiagoka galduz. Guztira 27 puntu lortu ditu, denboraldia taularen erdian bukatzea lortuz, aldeko 64 gol izanik. Taldea lehiakorra izan da beste behin, maila eman du eta postu bikaina lortu du. Azpimarratzekoa da egin dutena, 16 jokalari baitira, denak Ermukoak -bat izan ezik-, 15.000 biztanleko udalerrian. Taldea probintziako hiriburuetako (Zaragoza, Bilbo edo Iruñea) edo askoz biztanle gehiago dituzten herrietako (Basauri, Etxebarri, Castro Urdiales, Barañain edo Zarautz) taldeekin neurtu da. Guztiak amateurrak dira, ikasi edo lan egiten dute, eta bakar bat ere ez da eskubaloian profesionalki aritzen edo bizitzen. Astean hiru egunetan entrenatzen dute eta laugarren bat lehiatzen dute, onena emateko.

Espainiako Federazioaren webguneak txapelketa amaitu berriko jokalari saskiratzaileen estatistika eta sailkapenaren berri ere ematen du. Lauko Errotabarri taldea da Top 10ean bi jokalari dituen bakarra: Cristina Vivar zazpigarren da, ligan 118 gol sartuta. Eta Mireno Moreno hamargarrena da 115 tantorekin. Hala ere, Lauko Errotabarri talde konpentsatua da, non postu guztietako jokalariek saskiratzen duten, horiek guztiak garrantzitsuak izanik. Horrela, berrogeita hamar diana baino gehiagorekin ditugu Julene Bouzo eta Jone izquierdo (63 bakoitza) Anne Tejada (59), Irune Ruiz (53), Ariane Gayoso (52) eta Maider Sáez (49).

Zilarrezko Ohore mailako seniorra, azken 2 urteetan Mikel Martín, J. Ángel Fdez. de Aranguiz Peio 'eta Aitor Muíñosek entrenatzen dute. Honako jokalari hauek osatu dute taldea: Ainhoa Cruz, Julene Bouzo, Alaitz Fernandez, Alaitz Malaxetxeberria, Ariane Gayoso, Noelía García, Itziar Horrillo, Jone Izquierdo, Mirene Moreno, Nekane Rekalde, Irune Ruiz, Anne Tejada, Cristina Vivar, Maider Sáez eta Malen Izquierdo eta Maren Unanue gazteak. Ordezkaria Mauri Izquierdo izan da. Talde hau Lauko Maquinas Herramienta enpresak babesten du.

Talde seniorrak NAIBC San Adrian hartuko du etxean ostiral honetan Bizkaiko Kopan

Taldeak NAIBC San Adrian hartuko du ostiral honetan Bizkaiko Kopan. Partida ostiralean jokatuko da 19:45etatik aurrera M. A. Blanco kiroldegiko pistan. Kopan Omega Peripherals Basauri eta Etxebarriko Kukullaga taldeekin ere neurtu beharko dira indarrak.

 

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean