Etxebizitza Sailak eta Udalak alokairuko 80 zuzkidura-bizitoki eraikiko dituzte

26.02.24
El viceconsejero de Vivienda y el alcalde de Ermua en el Salón de Plenos
Erakundea
Hirigintza
Jaurlaritzak hamar milioi euro baino gehiagoko kostua gain hartuko du, eta Udalak doan lagako ditu ia 4.000 m2-ko bi lursail

Etxebizitza sailburuorde Pedro Jaureguik eta Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek Eusko Jaurlaritzak Ermuko Betiondon eraikiko dituen alokairuko 80 zuzkidura-bizitokiren sustapen berria aurkeztu dute astelehen honetan. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu kostuaren 10 milioi euro baino gehiago, eta udalak dohainik lagako ditu ia 4.000m2-ko bi lursail.

Zuzkidura-bizitokiak aldi baterako apartamentuak dira, eta bertan gehienez ere bost urtez bizi daitezke. Hilero ordaintzen den kanonak ez du gainditzen esleipendunaren diru-sarreren %30. Apartamentu horiek etxebizitza bat lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboen premiei erantzuten diete, gazteen kasuan bezala, lehentasunezko kolektiboa baitira.

Ermuko Udalak doan lagako ditu 1.990,52 m2-ko eta 1.961,09 m2-ko bi lursail, lurpean bi solairu, beheko solairua eta goiko hiru solairu izango dituzten bi eraikin eraikitzeko. Bestalde, Etxebizitza Sailak proiektuak idatziko ditu, eta obrak zuzentzeaz eta eraikinak nahiz ingurunea urbanizatzeaz arduratuko da. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza bi fasetan egingo da, eta gutxienez 10 milioi euroko inbertsioa egingo da. Aurten proiektua idazteko baldintzen pleguak egingo dira. 2026an exekuzio-obra lizitatzea espero da; bi urte eta erdi beharko dira, gutxi gorabehera, eta 2028rako amaitu daiteke.

Ermuak egun alokairuko 57 zuzkidura-apartamentu ditu; 125 etxebizitza 'Bizigune' programan eta 52 pertsona alokairurako 'Gaztelagun' programan

Etxebizitzako sailburuorde Pedro Jaureguik azaldu duenez, “sustapen hori bereziki baliagarria izango da gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzeko, eta nabarmen handituko du alokairu-erregimeneko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien parke publikoa Ermuan. Gainera, Ermuko herritarrak konprometituta daude arrazoizko alokairuen merkatu bat sortzeko, Bizigune programaren barruan beren etxebizitzak laga dituzten partikular asko baititugu”. Zehazki, Etxebizitza Sailak alokairuko 57 etxebizitza publiko ditu Ermuan gaur egun, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzari beren etxebizitzak hileko kanon baten truke beste pertsona batzuentzat arrazoizko alokairuan jartzeko laga dizkioten 125 jabe daude. Horrez gain, gazteei alokairu libreko errenta ordaintzen laguntzeko, Gaztelagun programak Ermuko 52 pertsonari lagundu die abian jarri zenetik.

Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, eta honako hau azpimarratu du: “kolektiborik kalteberenek edo zailtasunik handienak dituztenek etxebizitza –hain beharrezkoa den ondasuna– eskuratu ahal izateko akordio horiek duten garrantzia. Gainera, gure udalerriko lurzoruaren urritasunak areagotu egiten du arazoa. Horregatik, are garrantzitsuagoa da bi erakundeen gizarte-funtzioa. Zuzkidura-apartamentu horiek gazteei zuzenduta daude, eta, horien bidez, etxebizitza eskuratzeko arazorik handienak dituzten kolektiboetako bati lagundu nahi zaio. Apartamentu horiekin, handiagoak izango dira, zalantzarik gabe, bizi-proiektu berri bati ekiteko aukerak gazteentzat”.

Lotutako albisteak

Imagen
La imagen muestra una votación en la sesión anterior
23.07.24
Udalbatza ezhoiko Osoko Bilkuran bilduko da gaur

Hamabost gai-zerrenda izango du; horien artean, hiru barne-antolamendukoak, bi hirigintzakoak, lau ekonomikoak eta EH Bilduko zinegotzi batek karguari uko egin izana
Imagen
El alcalde Juan Carlos Abascal en la entrega del tercer Sello ELoGE | Juan Carlos Abascal alkatea hirugarren ELoGE zigiluaren ekitaldian
18.07.24
Ermuak hirugarrenez lortu du Gobernantzaren Bikaintasunerako ELoGE Zigilua

EUDELek eta Europako Kontseiluak ematen dute zigilua, tokiko gobernuentzako Europa mailako kalitate bereizgarririk handiena
Imagen
17.07.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa aurrera doa, aurreikusitakoaren arabera

Metalezko egitura oso aurreratua dago eta, jada, Zerukoatik ikus daiteke