Gizarte Zerbitzuek Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko informazio-gida argitaratu dute

10.06.25
Gizarte Zerbitzuak
Dokumentuak laguntzak izapidetzeko irizpide orokorrak jasotzen ditu eta herritarrei sor dakizkiekeen zalantzak argitzea du helburu

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) izapidetzeko irizpide orokorren dokumentua argitaratu dute. Informazio-gida honen helburua informazioa herritarrei hurbiltzea da, alokairua, etxebizitzaren mantenua edo hipoteka-kreditua bezalako oinarrizko beharrizanak asetzeko laguntza horiek ezagutzea eta eskuratzea erraztuz.

Dokumentuak tresna baliagarria izan nahi du zalantzak argitzeko eta interesdunei orientabideak emateko betekizunei, beharrezko dokumentazioari eta jarraitu beharreko prozedurari buruz.

Gogorarazi nahi dizuegu Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte dagoela zabalik. Hala ere, ekainaren 30a baino lehen erregistratutako eskaerek soilik jaso ahal izango dute atzeraeraginezko izaera, aurtengo urtarrilaren 1etik aplikatu beharrekoa.

Aurreko urteetan laguntza hauen onuradun izan direnek zuzenean jo dezakete Abiapuntu bulegora (Konbentukoa, 3) eskaera izapidetzeko.

Laguntza lehen aldiz eskatu behar duten pertsonek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Erdikokale, 21), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo 943 17 91 61 telefonora deitu.

Mikel Cantero Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, ekimen honen bidez "herritarrei informazioa hurbildu nahi zaie, laguntza horiek izapidetzean gehien erabiltzen diren elementuak ulertzea erraztuz, alderdi espezifikoenak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen berezko araudian araututa daudela ahaztu gabe".

Beste edozein zalantza argitzeko, interesdunek hitzordua eskatu ahal izango dute Gizarte Zerbitzuetan.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.25
Ermua ‘Herri Kardio Babestua" proiektuak bultzada handiagoa hartu du

Urriaren 29an eta 30ean prestakuntza saio gehiago egongo da 17:00etatik 20:00etara Izarra Centren
Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
18.06.25
Erkidegoan etxebizitza alokatzeko ditugun laguntzen xehetasuna

Gizarte Zerbitzuek argitalpena prestatu du, etxebizitza alokairu-erregimenean eskuratzea errazteko erabilgarri dauden laguntza ekonomiko motak biltzen dituena