Hamabi mila laurehun lagun inguru dugu botoa emateko eskubidea Ermuan
18 urtetik gorako 12.409 pertsonak izango dugu botoa emateko eskubidea igande honetan Ermuan, Hautesle Erroldaren datuen arabera. Kopurua 2019. urteko deialdi bera baino txikiagoa da, orduan herrian bizi ginen 12.658 pertsonak eman genezakeelako botoa. Deialdi honetan, beraz, duela lau urte baino 249 pertsona gutxiagok eman ahal izango dugu botoa, biztanleriak behera egin duelako.
Bizkaiko Batzar Nagusietarako Foru Hauteskundeei dagokienez, Ermuan 18 urtetik gorako 12.392 lagunek dugu botoa emateko eskubidea. Kopuru hori ez da Toki-hauteskundeetakoa bezalakoa, atzerritarrek deialdi honetan ezin dutelako bozkatu.
Ermuan sei hautagai-zerrenden artean aukeratu ahal izango dugu, beste horrenbeste alderdi politiko edo hautesle-elkarteren artean (boto-paper zuriak) eta zazpi alderdiren artean, Bizkaiko Batzar Nagusien kasuan (sepia edo laranja koloreko boto-txartelak). Foru Hauteskundeen deialdian, zazpi aukera izango ditugu botoa emateko; bost alderdi toki-hauteskundeetara aurkezten diren berberak izango dira, eta beste biak desberdinak: ‘Stop' eta ‘Partido Humanista-PH' alderdiek hain zuzen ere.
Ermuan 11 sekzio ditugu eta bakoitzean 2 mahai izango dira. Mahai horietan, alfabetikoki banadutako hautesleek botoa eman ahal izango dugu. Pertsona gehien duen sekzioa zortzigarrena da (8), 1.450 boto-emaile posiblerekin; 737 pertsona 8A mahaian eta beste 713 lagun 8B mahaian. Aldiz, boto-emaileen zerrenda laburrena duen sekzioa bosgarrena (5) da, 736 hautesleko zerrendarekin, 378 pertsona 5A mahaian eta 358 lagun 5B mahaian, hurrenez hurren.
Abiapuntu irekita egongo da eta Hauteskunde Erroldan sartzeari eta Hauteslekuei buruzko kontsultak erantzungo ditu
Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu bulegoa zabalik egongo da igandean, Ermuko Hautesle Erroldan sartzeari edo botoa emateko hauteslekuen edo hauteskunde-mahaien egoerari buruzko kontsultei erantzuteko. Norbaitek hauteslekura jotzen badu eta botoa emateko aukerarik ez badu Hautesle Erroldan behar bezala inskribatuta ez dagoelako, xehetasun handiagoz kontsulta dezake hori Abiapuntu bulegoan, akatsa edo omisioa den ebazteko.
Kontsultak egiaztatzen badu akats bat dagoela interesdunari, errolda-ziurtagiri espezifiko bat (CCE) emango zaio, bai eta hauteslekuari eta hauteskunde-mahaiari buruz dagokion informazioa ere, botoa emateko eskubidea gauzatzerekin izan dezan. CCE ez da Hautesle Erroldan izena emateko ezohiko bide bat, baizik eta hauteskunde-mahaian frogabide bat izan daitezkeen akatsak zuzentzeko, Hauteskunde Batzorde Zentralak adierazitakoaren arabera.
Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideek bermatuko dute segurtasuna
Udalerriko hauteskunde-kolegioen egoitza guztiek agente-dotazioak izango dituzte pertsonen segurtasuna eta hauteskunde-eguna bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak diseinatutako segurtasun-dispositiboaren barruan.
Ermuan, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek osatuko dute segurtasun-dispositiboa. Ertzaintza San Lorenzo ikastetxean eta Lobianon egongo da. Udaltzaingoa, aldiz, udal Merkatuan, kiroldegian, Ongarai ikastetxean eta M. de Unamuno gizarte-etxean.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko