Hamabi urtez azpiko Euskadiko mutilen futbola selekzioak Betiondo entrenatuko du

03.03.23
Jugadores jóvenes de la selección vasca de fútbol
Kirolak
Martxoaren 6an entrenatuko, Ermua Blues K.E.aren hamargarren urteurreneko ospakizunen barne

12 urtez azpiko Euskadiko futbola selekzioek Durango eskualdean entrenatuko dute datorren astean. Mutikoen taldeak Ermuan egingo du entrenamendu saioa, Betiondoko udal zelaian, Ongarai auzoan, ordu eta erdiz arratsaldeko sei eta erdiak eta zortziak bitartean.

Entrenamendua Euskadiko Futbol Federazioak antolatzen du, Ermua Blues Club Deportivo' taldearekin elkarlanean. Saio hori ‘Pitu’k orain harmar urte eratu zuen Ermua Blues Kirol Taldearen urteurreneko ospakizunen artean txertatzen da.

Bestalde, 12 urtez azpiko neskatilek Zaldibarko Soloberria zelaian entrenatuko dute ordutegi berberean. Federazioak bere webgunean adierazten duenez, hau izango da adin talde horretako laugarren entrenamendu saioa, lurraldeka lehen hiru deialdiak gauzatu ondoren. Lehenengo deialdi honetara 46 gazte daude deituta; 24 mutil eta 22 neska Autonomia Erkidegoko talde ezberdinatik. Nesken taldeko zerrendan Laia Olañeta Fernandez gaztea dago deituta, Ermua Blues K.E.ko kidea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira