Haurren esperimentuz betetako 47 minutu, emakumea eta neska zientzialariak omentzeko

20.02.24
Alumnado ermuarra presenta a las mujeres científicas
Hezkuntza
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Ermuko ikastetxeek eta akademiek eginiko lanek osatu dute hilaren 11n plazan estreinatu den bideoa

Ermuak urtero ospatzen du Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11n. Egun honek gogorarazten du emakumeek eta neskatoek zeregin erabakigarria dutela komunitate zientifiko eta teknologikoetan, eta haien parte-hartzea indartu behar dela.

Ermuko Udaletik urteak daramatzagu genero arrakala murrizteko ekintzak antolatzen. Aurten, otsailaren 11 ospatzeko, 47 minutuko bideo bat osatu da, Ermuko prestakuntza zentroek eta Akerley hizkuntza akademiak prestatutako materialari esker. Elkarrizketak, esaldi bereziak eta ikasgeletan landutako hainbat esperimentu jasotzen dira bideoan, zientziara eta teknologiara gehiago hurbiltzeko asmoz, eta herriko zentroetako haurren parte-hartze handia izan du. Nabarmentzekoa da ia material guztia ingelesez eta euskaraz dagoela.

Bideoa otsailaren 11n estreinatu zen Orbe Kardinala plazan, eta bertan, eguraldi ona aprobetxatuz, jende asko hurbildu zen zientzialari txikien lana ikustera. Zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek eta neskek egiten duten lanari omenaldi polita.

Esperimentu sorta lerro hauen azpian eta Udalaren YouTubeko kanalean ikus daiteke.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei