Haurren Kontseiluaren edizio berri baten atarian

09.11.23
Una sesión del pasado curso 2022-2023
Hezkuntza
Erakundea
Hauteskundeak
Lehen Hezkuntzako hogei bat ikasle asteazkenean, hilak 15, bilduko dira edizioari hasiera emateko eta alkateak harrera egingo die

VII. Haurren Kontseilua datorren astean hasiko da lanean. Taldea osatuko duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 14 haurrak datorren asteazkenean, hilak 15ean, bilduko dira. Programatuta dauden zortzi (8) saioetatik 2023-2024 ikasturte honetako lehen saioa izango da. Estreineko saio horretan, aurreko edizioan identifikatu zituzten sei arloetako batean sakondu eta proposamen zehatzak aurkezteko erronkari helduko beharko diotela esango zaie. Aurtengo edizioan, esperientzian oinarrituriko irakaskuntzaren gaia xehetasunez sakondu beharko dute.

2022/2023ko aurreko ikasturtean, kontseilari txikiek lehentasunezko sei ildo identifikatu eta adostu zituzten, hobetu nahiko lituzketenak eta haurrentzat garrantzitsutzat jotzen dituztenak: jolasa, natura, harremanak, ikaskuntza, osasuna eta autonomia.

Lehen lan-saio horretan Juan Carlos Abascal alkateak harrera egingo dio Kontseiluari, aurreko edizioetan bezala. Alkateak ongietorria emango die eta tokiko bizitza publikoan parte hartzeko proposamena luzatuko die, Kontseiluaren bitartez. Lan-batzorde horren bidez, hobetzeko proposamenak egin ditzaten, Ermua pertsonekiko lagunkoiagoa izan dadin, baita haiekiko eta haurren ikuspuntuarekiko ere.

Aurretik bilera egingo ikastetxeekin, aurreko edizioaren berri emateko eta ekimena Lehen Hezkuntza osora zabaltzea proposatzeko

Saioak 'Solasgune' taldeko teknikariek dinamizatuko dituzte. Saioak hilean behin izango dira, eta hiru orduko iraupena izango dute. Halaber, edizioa hasi aurretik jarduera zuzentzen dutenek bilera egin dute parte hartzen ari diren ikastetxeekin, azken edizioan landutakoaren berri emateko. Eta Haurren Kontseiluaren jarduera ikastetxeko Lehen Hezkuntzako (LH) lerro osora zabaltzea proposatu dizkiete, 2. eta 3. mailetara mugatu gabe. Horretarako, iaz identifikaturiko sei gaien inguruan proposamen gehiago jasotzeko sei ontzi jarriko dira, LHko besteikasleek bereak emateko aukera izan dezaten.

Haurren Kontseiluak, Ermuko alkatetzako organo aholkulari gazteenak, herriko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeen laguntza du: San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna ikastola, Eskolabarri eta San Pelaio.

Lotutako albisteak

Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko
Imagen
13.01.25
Ermuko enplegu plan berrietako partaideei harrera

Berrogeita bi lagunek parte hartzen dute gizarteratzea eta laneratzea areagotzea helburu duten hiru proiektutan
Imagen
10.01.25
Ermuak merkatuko plaza zaharraren erabilerak zehazteko prozesu parte-hartzaileari hasiera emango dio

Aholkularitza-enpresa gidatuko prozesua eta hiru saio egingo ditu kolektibo eta bizilagunen proposamenak jasotzeko eta gogoeta kolektiboa egiteko