Herriko Euskaltegiak jada zabalik eta jardunean; euskara ikasteko aukerarik onena

07.09.23
Euskara
Udal Euskaltegia berriro ere Teresa Murga eraikinean dago, liburutegiko eta lekuz aldatzeko obrak bukatu baitira

Iritsi da iraila, eta horrekin batera, ikasturte berriaren hasiera. Matrikulazioak abian dira hainbat alor ezberdinetako ikastegietan, eta garai aproposa izan daiteke euskara ikasten hasteko edo jada dakiguna hobetzeko. Horretarako, herrian ditugun bi euskaltegiak, Udal Euskaltegia eta Kaltxango AEK zentroa, lanean ari dira 2023/2024 ikasturtea prestatu eta ikasle berriei harrera egiteko.

Ikasturte honetarako, Udal Euskaltegia, urtebetez Santiago elizako lokaletan egon ostean, Teresa Murga eraikinera bueltatu da eta bertan normaltasunez ekingo dio urte berriari.

Udal Euskaltegian A1etik C1era bitarteko mailak eskainiko dira 16 urtetik gorako pertsonentzat, hainbat ordutegi eta errelebo taldetan, interesa duten pertsona guztiek klaseetara joateko aukera izan dezaten. Informazio gehiago behar izatekotan, edo zalantzak argitu ahal izateko, deitu 943 17 09 25 telefono zenbakira edo idatzi mezua ermukoudaleuskaltegia@gmail.com helbide elektronikora.

Kaltxango AEK zentroak ere euskara ikasteko aukera desberdinak prestatu ditu. Maila guztietako klaseak izango dira bertan, goizez nahiz arratsaldez. Prestakuntza eskaintza zabal horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Zearkale 16an duen bulegora jo, 943 17 19 40 telefono zenbakira deitu edo kaltxango@aek.eus helbide elektronikora idatzi dezakezu.

Azpimarratzekoa da euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko prozesu horretan, hainbat erakundek diru-laguntzak eskaintzen dituztela. Maila gainditzen duten ikasleek, gainera, matrikularen zenbateko osoa finantzatzeko aukera dute.

  • Ermuko Udala. Azken bi urtetan euskaltegi homologatuetan euskara ikastaroren bat egin duten ermuarrentzat edota HABEren erregistroren arabera inoiz euskara ikasten ibili ez den pertsona eta oinarrizko mailan matrikulatzen dena. Epea zabalik irailaren 7tik urriaren 27ra. Informazio guztia webgunean.
  • HABE. 2022-2023 ikasturtean HABEren komunika gaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleak. Baldintza horiek betetzen dituztenek irailaren 7tik urriaren 22ra aurkeztu ahal dituzte eskaerak webgunearen bidez.
  • Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabe eta landunentzat, prestakuntza-ekintzak egiten ari badira edota 2019, 2020, 2021, 2022 edo 2023 urteetan egin badituzte. Epea zabalik irailaren 22ra arte. Informazioa: webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago