Ikurra agerian duten herriko lokaletan: 'Euskaraz barra-barra'

Ermuan 'Euskaraz barra-barra' bereizgarria banatuko da laster. Marka horrek hainbat arlotako -merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak eta abar- espazioak identifikatuko ditu, non euskaraz hitz egin ahal izatea eta hizkuntza horretan arreta jasotzea bermatuta dagoela adieraziko den. Bereizgarri hori Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatzen dute, gure egunerokoan hizkuntzaren erabilera sustatzea izanik helburua.
'Euskaraz barra-barra' ikurrak pertsonak eta haien hizkuntza-eskubideak erdigunean jartzen ditu, marka berria erakusten duten establezimenduek euskara erabili ahal izango duten bezeroei eta erabiltzaileei bermatu beharko baitiete. Hau da, sinbolo berriak atxikimendu hutsa baino konpromiso handiagoa erakusten du: marka hori erakusten duten establezimenduek bermatu behar dute, gutxienez, artatzen duenak euskara uneoro ulertzen duela. Bereizgarriak, gainera, euskara erabiltzeko gonbita izan nahi du.
Barra-barra hurrengo urteetan lurralde osora hedatzen jarraituko duen proiektua da. Identifikatzailea dagoeneko presente dago lurraldeko herri askotan eta hilabete honetan zabalduko da Ermura.
Proiektu honek ahalik eta saltoki gehienetan euskara erabiltzeko aukera eskaini nahi du, lau helburutan oinarrituta:
- Sektore pribatuan euskararen erabilera sustatzea.
- Herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea eta bermatzea.
- Euskaldunen hizkuntza-estresa murriztea.
- Euskara biziberritzeko kontzientziazioa eta konpromisoa sustatzea.
Udal Euskara Zerbitzuak ekimenaren berri emango du eta kanpainako eskaerak jasoko ditu. Kanpaina honetara atxikitxeko eskabidea ere badago.
'Euskaraz barra-barra' bereizgarria ekainaren 27ko 97/2023 Dekretuan dago jasota, erakunde publiko eta pribatuen jarduera eta kudeaketan euskararen garapen-maila ebaluatu, egiaztatu eta aitortzeko sistema arautzen duena. Arau berri honek "Bikain" kalitate-ziurtagiriak arautzen zituen aurreko dekretua ordezten du. Ziurtagiri horiek berri honetan txertatu dira, beste bereizgarri eta aintzatespen batzuekin batera, euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara irits dadin.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da