Ikus-entzunezkoak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

08.02.24
Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Argazkiak eta bideoak proiektatuko dira igande honetan Orbe Kardinala plazan 11:30etik 20:30era

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dugu igande honetan, otsailaren 11n. Data hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen 2015ean, emakume eta neskentzat zientzian erabateko eta berdintasunezko sarbidea eta parte-hartzea sustatzeko eta genero-berdintasuna lortzeko. Azken hamarkadetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du zientzien eta teknologiaren eremuetan emakumeen eta nesken parte-hartzea indartzeko. Hala ere, emakumeek oztopoak izaten jarraitzen dute alor horietan aurrera egiteko. Horregatik, genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatu nahi dira, bai zientzian, bai berrikuntzan.

Ermuko Udalak urteak daramatza genero arrakala murriztu ahal izateko lanean, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten arloetan emakumeen eta nesken parte-hartze handiagoa lortzeko hainbat ekintza abian jarriz. Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko, baina, tamalez, genero-estereotipoek eragina izaten jarraitzen dute, neurri handiagoan edo txikiagoan, prestakuntza-espezialitateak erabakitzeko orduan.

2024ko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari begira, protagonista nagusiak Ermuko haurrak izango dira, eta emakume zientzialarien bizitzan eta prestakuntzan interes handia erakutsi dute. Hori dela eta, emakume horien bizitzari eta Ermuko haurren bizitzari buruzko bideoak grabatu dituzte.

Udalak, herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean, ikus-entzunezko material horiek guztiak bildu du, bideoak zein argazkiak, egun horren funtsa eta helburua balioan jartzeko. Bildutako material guztiak otsailaren 11n, igandea, Orbe Kardinala plazan jarriko den pantaila batean ikusi ahal izango dira, 11:30etik 20:30era, etenik gabe. Horrela, prestakuntza-zentroek berdintasuna lortzeko egiten duten lana ikusarazi nahi da.

Horrelako ekintzekin, Ekonomia Garapenerako Udal Alorrak, Zerbitzu Orokorren eta Gobernu Irekiaren Alorrarekin batera, genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea sustatzea espero du zientziaren eta berrikuntzaren arloetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu