'Javi Alberdi I. Memorial' solidarioak ia hamar mila eta seiehun euro lortu ditu

Ermuko "Hiru Txikiak Trail" eta "Artarrai Mendi Taldea" taldeek ia hamar mila eta seiehun euro (10.589,92 €) eman dizkiote "Asociación SLC6A1 Spain" elkarteari, ekainaren 8ko larunbatean ospatu zen "Javi Alberdi" I. Memorial solidarioaren antolatzaileek bildutako diru-kopurua. Diru guztia Garapenean eragiten duen Entzefalopatia Epileptikoaren gaixotasuna ikertzeko erabiliko da. Gaixotasun hori SLC6A1 GENEri lotuta dago, "arrarotzat" jotzen da eta Hugo M.D. sei urteko haur ermuarrak du.
Bi talde antolatzaileetako arduradunek Hugo haurraren familiari eman zioten bildutako dirua, eta elkarrekin argazkia atera zuten Merkatu plaza ohian, testigantza gisa. Argazkian, ezkerretik hasita, Koldo, David, Laura, Emilio eta Andres ageri dira zutik, azken horrek Hugo semea bizkarrean duela. Beheko lerroan, "Hiru Txikiak" taldeko kide gehiago, Hugoren anaiekin; Izan eta Lucarekin.
Javi Alberdi I.ngo Memorial Solidarioa borobila izan zen eta mendizale asko mobilizatzea lortu zuen, baita gizarteko, enpresako, merkataritzako, ostalaritzako eta/edo tokiko zerbitzuetako eragile ugari ere, besteak beste. Memoriala omendutako pertsonari egokitutakoa izan zen, Javi Alberdik maite zuenaren eta egindakoaren lekukoa hartuz: mendizaletasuna zabaltzea eta mendiaz gozatzeko behar zuenari laguntzea. Urko mendira 12 orduz etengabe igotzeko eguna "inklusioaren" eta "elkartasunaren" erakusgarri izan zen.
Minusbaliotasunak eta dibertsitate funtzionala zituzten lau pertsonak amets bat bete eta Urko mendira igo ahal izan zuten (791 metroko altuera), Zure irrifarra nire indarra, Ezina ekinez egina, Marea urdina, Montes solidarios eta Asociación slc6a1 Spain elkarteetako boluntarioen elkartasun kolektiboari eta ahaleginari esker. Urko tontorrare gailurrera heltzeak ilusioz eta zorionez bete zituen Amets Vega, Oier Ferrera eta Iñigo Iruretagoiena -hirurak garun-paralisiarekin- eta Hugo haurra, entzefalopatia epileptikoren gaitzarrekin. Emilio José Carralek bideo hunkigarri batean laburbildu du horien guztien igoera, eta YouTubeko kanalean ikusgai jarri du.
Antolatzaileek mezuaren bidez beren esker ona adierazi diote "modu anonimo eta desinteresatuan modu batera edo bestera Entzefalopatia Epileptikoa eta SLC6A1 genearekin lotutako Garapena ikertzera bideratuko den diru-kopuru garrantzitsu hori biltzen lagundu duten erakunde, elkarte eta pertsona ugariei. Laguntza hori guztia eta guztiek emandako eta partekatutako elkartasuna arrakastatsuak izan dira. Ermua inklusioaren eta elkartasunaren alde".
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean