Julen eibartarra, zuzenean Ermua Antzokian

09.05.23
Julen Leturiondo
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Abeslari eta konpositore gazteak "Bihotzera giltza" bere estudioko lehen lana aurkeztuko du

JULEN Julen Leturiondo 21 urteko abeslari eta konpositore eibartarraren proiektu artistikoa da. Bere naturaltasunak eta agertokian erakusten duen elegantzia dira ahots berezi eta boteretsu hori bakar bihurtzen dutenak.

Ostiral honetan, maiatzaren 12an, Julenek beste mugarri bat lortuko du Ermua Antzokian, Bihotzera giltza bere lehen lana aurkezteko kontzertu berezi batekin. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta Eñaut Armentia baxu-jotzaile durangarrak eta Asier Cascan (gitarra) eta Josu Cascan (perkusioa) ermuarrek osatuko dute bere taldea.

EParen aurkezpen ekitaldian, kolaborazio oso bereziak izango dira: Aitziber Grados eta Malen Altuna, Benetan zabiz? podcasteko aurkezleak, Ainhoa Aldazabal, Asier Beramendi (Eraul), Ianire Aranzabe (Esanezin), Pablo Zurutuza (Mugan) eta Idoia Azurmendi.

Bere musika ezagutarazteaz gain, Julenek diziplina artistiko ezberdinen arteko lotura izan nahi du, diseinua, argazkia edo bideoa kasu, hurbileko lagunei leku bat emanez.

Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu