K-Stretch, gorputz-jarrera hobetzeko jarduera berria Ermua Kirolaken eskutik

29.07.25
Curso K-Stretch ikastaroa - Ermua Kirolak
Ermua Kirolak
Kirolak
Ikastaroa irailetik aurrera eskainiko da Miguel Angel Blanco kiroldegian

Ermuko Udaleko Kirol Alorrak 2025-2026 ikasturterako eskaintza prestatzen dihardu, eta irailetik aurrera jarduera berri bat izango dugu aukeran Miguel Angel Blanco kiroldegian. K-Stretch ikastaroa izango da, gorputz-jarreraren berreziketa metodoa, hain zuzen.

K-Stretch-a jarrera-hamaka bat da, postura-arazoak hobetzeko eta jasaten ditugun tentsio muskularrak hobetzeko diseinatua. Hamaka berezi horren metodoari jarraiki, helburu gorputzari funtzionaltasuna eta eraginkortasuna itzultzea da, eta horretarako kate muskular eta faxalak tratatzen dira. Azken finean, gorputz-jarrera zuzen eta orekatua funtzionamendu muskular eta artikular onaren adierazpena da.

Gorputz-jarreraren berreziketa lanari esker, tentsio muskularrak berriz orekatzen ditu, gorputz-jarrera, giharren elastikotasuna, mugikortasun artikularra eta zirkulazioa hobetzen ditu eta, oro har, egoera fisikoari mesede egiten dio.

Ikastaroko saioetan zehar, hamaka erabiliz postura ezberdinak landuko dira, luzaketa orokorrak egiteko eta modu pausatu eta progresiboan gorputzeko artikulazioak mugitzeko. Ariketak egin bitartean arnasketan ere sakonduko da, diafragmari eta muskuluei garrantzia emanez.

Nori zuzenduta dago?

K-Stretch edozein pertsonarentzat izan ditzake onurak, baina bereziki mesedegarria izan ditzake honakoentzat:

  • Gehiegizko gihar-tentsioa sufritzen duten pertsonak
  • Gehiegizko esfortzu fisikoaren eta kirolean ohikoak diren keinu errepikakorren ondorioz gainkarga muskularra eta min artikularra sufritzen duten kirolariak
  • Elastikotasun eta mugikortasun handiagoa berreskuratu dezaketen adineko pertsonak
  • Eserita eta gorputz-jarrera desegokian ordu asko pasatzen duten pertsonak
  • Haurdun daudenak edota erditu ondorengo bizkarreko minak saihestu eta egoera fisikoa hobetu nahi dutenak 

Ordutegia

Ikastaroa astean zehar egun ezberdinetan eskainiko da, honako taldeetan banatuta:

  • Astelehen eta asteazkenak: 10:00-10:55 | 17:30-18:25
  • Astearte eta ostegunak: 10:30-11:25 | 15:00-15:55 | 18:30-19:25
  • Ostiralak 17:30-18:25

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko harrerara edo idatzi kirolak@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian