Kaikor (Kenyako) misioko moja Marianari harrera

06.03.25
Imagen
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Alkateak, bigarren alkateordeak eta parrokiako taldeak harrera egin diote Kaikorren (Kenyan) garapen proiektuak gauzatzen dituen Santa Mariana de Jesus ordenako ordezkariari

Beatriz Gamiz alkateak, Arritokieta Araiztegi bigarren alkateordeak, Agustin Garcia apaizak, parrokia-komunitateko kide (Kati, Esti, Conchi, Juli eta Ricardo) eta Bizkaiko Elizbarrutiko Misioetako kideek lan-bilera bat egin dute berriki Consuelo Pillajo erlijiosoarekin, Jesusen Santa Mariana ordenako kidea. Moja Marianitak goitizenez ere ezagunak direnak. Mojen ordena horrek garapen proiektuak gauzatzen ditu Kaikorren (Kenyan), Euskal Elizbarrutien Misioen bitartez, Ermuarekin kanpoko lankidetza proiektuak finantzatzeko duen hitzarmenaren esparruan. Consuelo mojak egun batzuk eman ditu Bizkaian eta aurreko astean gure udalerrira etorri zen herrialde afrikarrean garatzen ari diren laguntza proiektuen berri emateko.

Euskal Elizbarrutietako Misioek zazpi urte daramatzate Marianita erlijiosoekin lanean Kaikorren (Kenyan). Denbora horretan, erakundeak hamabi proiektu garatzen lagundu du: edateko ura, elikadura, hezkuntza, osasuna eta gizarte-larrialdia diru publikoz, pribatuz eta parrokiako taldeen eta partikularren ekarpenei esker. Kaikor herriak 5.000 biztanle ditu eta Turkana Iparraldeko barrutian dago, milioi erdi biztanle dituen izen bereko konderrian. Kenyako eskualde pobreenetako bat da, etengabe eta segidan lehorte- eta gosete-aldiak dituena. Turkanako biztanleria gutxiengo etnikoa da, eta muturreko azpigarapen-egoeran bizi da.

Marianitar erlijiosoek bertan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko proiektuak garatzen dituzte: jantoki-haurtzaindegiak, presak eta ur-putzuak eraikitzea; osasun-zerbitzu kloniko mugikorra, nutrizio-, hezkuntza- eta osasun-beharrei erantzutea, eta abar. Komunitate erlijiosoak 12 Ama-Haur Zentro garatu ditu, horietatik 7 Ermuak laguntzen jarraituko duen proiektu honen xede direlarik. Hitzarmenak "Kaikor-Kenyako zazpi haurtzaindegi elikatzeko programa" finantzatzen du. Zazpi zentro horietan 900 haur ingururen elikadura, eskolaurreko hezkuntza eta osasun beharrak babesten dituzte. Ia zentro guztiek dute ur-putzu bat. Gizarte-lana ikuspegi integral batetik garatzen da, emakumeekin egiten den lana, nekazaritzan duen eragina eta baratzeak bizibide gisa hartuta.

Consuelo mojak bileran xehetasunez azaldu zituen proiektuen helburuak, betetze-maila eta emaitzak.

Elizbarrutiko Misioetarako eta udalaren arteko lankidetza aberasgarria izan da bi aldeentzat, eta sendotu egin da denboran zehar. Emandako laguntzaren inpaktuak eta onartutako laguntza ekonomikoen kudeaketa eraginkor eta bermatzaileak bi aldeen arteko lankidetza-harremana sendotzeko beharra ekarri dute, horregatik aurten 10.000 euroko dirulaguntza izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere