Kirol alorrak igeriketa ikastarogileen eta barneko igerilekuko erabiltzaileen gogobetetzea neurtuko

27.03.23
La foto muestra a un monitor y a cursillistas varios
Kirolak
Ermua Kirolak bere zerbitzuak eta instalazioetako abonatuen eta erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko egiten du lan. Helburu horrekin, barruko igerilekuaren erabiltzaileen eta igeriketako ikasleen iritzia jasotzen ari da egunotan, zerbitzua etengabe hobetzeko zikloaren barruan

Duela hamar egunetik sailak martxan duen inkesta bat online bete ahal izango dugu datorren igandera arte, apirilaren 2ra arte, gure balorazioak eta iruzkinak uzteko.

Inkesta hori anonimoa da, Microsoften Office paketeko Forms programarekin egina dago, eta hogei galdera ditu. Bertan, sexuaren, adinaren, ikastaroaren (2 eta 3 urte bitarteko haurrak, 1etik 6. mailara, helduen hastapena edo hobekuntza ikastaroen) inguruko datuez gain, puntualtasuna, eskolen edukia, begiralearen lana, eskuragarri dagoen materiala, balorazio orokorra, erritmoa, izena ematerakoan zuten itxaropena bete den edo ez, jarduera gomendatuko genukeen edo errepikatuko genukeen galdetzen da. Amaitzeko, hobekien baloratzen dena, hobetu beharreko alderdiak eta iradokizunak adierazteko eskatzen digu.

Dokumentua online bete dezakegu edo baita ere paperean eta eskuz idatziz erantzun; ondoren Betiondo eta San Pelaio kiroldegietako harreretan jarritako hautestontzietan utzi. Orriak gure esku dago bi instalazioetan.

Dokumentuak, amaitzeko, aldez aurretik eskerrak ematen ditu parte-hartzaileen laguntzagatik, balioespenak zerbitzua hobetzen laguntzen baitu.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira