Konpetentzia digitalei buruzko dibulgazio-kanpaina
Generación D kanpaina Ermura iritsiko da maiatzaren 26, 27 eta 29an. Ekimena Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak bultzatu du, eta Radio Televisión Española (RTVE) erakundeak burutu. Gaitasun digitalei buruzko informazio- eta dibulgazio-jarduerak dira, doakoak eta herritarrentzat irekiak. Ekintza horiek zabaltzeko, RTVEk estatu osoko hainbat udalerri zeharkatzen dituzten sei autobus hornitu ditu.
Egin Bat D Belaunaldiarekin mugimenduko autobus ibiltaria ostiral honetan iritsiko da Orbe Kardinala plazara, komunikazio-, dinamizazio- eta zabalkunde-jarduerak egiteko, gaitasun digitalen garapenaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko eta eten digitala hausteko.
Ekimen honen publiko nagusia 45 urtetik gorako pertsonak, erretiratuak, etxekoandreak, denbora luzeko langabeak eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden biztanleak dira, nahiz eta herritar guztientzat irekita egon.
Autobusean esperientzia dibertigarria eta interaktiboa bizi ahal izango da autodiagnostikoko test baten bidez, ezagutza digitalen maila jakiteko. Ondoren, jarduera dinamikoak, ikastaroak, tailerrak eta escape room bat egin ahal izango dira. Kanpainak pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako esperientzia pertsonalizatua eskainiko du, talentu digitala eta trebetasunen hobekuntza sustatuz. Instalazioek bi monitore eta bi azafata elebidun izango dituzte, herritarrei arreta emateko eta jarduerak egiten laguntzeko.
Autobusean emango diren tailerrek ordubete inguru iraungo dute eta gehienez 20 lagunentzako lekua izango dute txanda bakoitzeko. Ez dago gutxieneko parte-hartzailerik tailerra egiteko, eta autobusak mugikortasun urriko pertsonentzat arrapala bat du.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu