Larunbat honetan, itzali argiak gure planetaren alde

21.03.23
Gizartea
20:30etik 21:30era Planetaren Ordua ospatuko dugu

Ermuko Udalak aurten ere Planetaren Ordua kanpainan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu du. Aldarrikapen eguna martxoaren 25ean, larunbata, izango da, 20:30etik 21:30era, eta, Ermuarekin batera, mundu osoko 317 udal, 112 enpresa, 67 erakunde eta 88 klub batu dira.

Datozen 7 urteak erabakigarriak dira planetaren mugen barruan eta 1,5ºC-ko klima-atalasearen azpitik mantentzeko; bestela, ingurumenaren degradazio-egoera atzeraezin batera igaroko gara, eta klima-aldaketaren inpaktu oso larriak jasango ditugu.

Klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako munduko mugimendu handiena WWFk sustatzen du, Naturarentzako Mundu Funtsak. Kanpaina honen barruan, gure erakundeak Udaletxeko, Ermua Antzokiko, Lobiano Kultur Guneko eta Orbe Kardinala plazako argiak itzaliko ditu larunbat honetan, hirurogei minutuz: 20:30etik 21:30era. Gainera, herritarrak ekimenarekin bat egitera eta energia aurrezteko keinu polit hau egitera animatzen dira.

Erronka berria: #KMPlanetarenAlde

Aurten, WWFk erronka berri bat proposatzen du: #KMPorElPlaneta #VueltaAlPlaneta ekimena. Erronka horrek kirolaren balioak sustatzen ditu, hala nola ahalegina eta talde-lana, erakusteko keinu txikiak eginez gure bizitzako lasterketa garrantzitsuena irabaz dezakegula: krisi klimatikoa gainditzea.

Erronka honetan parte hartu nahi baduzu, sartu WWFren webgunean eta eman izena. Kilometroak batu ditzakezu korrika, oinez, bizikletaz, patinetan edo igerian.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du