‘Las que limpian’ antzezlanak hoteleko zerbitzarien borroka jorratzen du

Galiziako 'A Panadaría' konpainiak 'Las que limpian' antzezlana aurkeztuko du aste honetan, Ermuan programatutako kultur eskaintzaren baitan. Ermua Atzokian izango da ostiral honetan, hilak 22, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Sarrerak 10 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Kutxabanken webgunean, zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Antzezlana "La Quintana Teatro"rena da. Testua Areta Boladok, Noelia Castrok eta Ailén Kendelmanek sortu, zuzendu eta interpretatzen dute. "Elisa y Marcela" lanak jasotako arrakastaren ondoren, A Panadaria-k "Las que limpian" ikuskizuna aurkezten digu, Centro Dramatiko Nazionalarekin batera. Komedia garratz eta itxaropentsua da, eta hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, "Kellyak" izenez ezagutzen direnak, baita turismo jasangarriko eredu bat birpentsatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta pertsonen bizitzarekiko errespetuzkoa.
Tradizioz, ahaleginez eta iraunkortasunez sortutako antzerki propioa maite duen konpainia
"A Panadaría" Areta Bolado, Noelia Castro eta Ailen Kendelmanen batuketa da. Hirukoteak 2013an sortu zuen konpainia, eta PAN! PAN! ikuskizuna aurkeztu zuen. Lan horri esker, 2013ko Xuventude Crea Lehen Saria, Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onenaren 2015eko Maria Casares Saria (Areta Bolado) eta 2015eko Galiziako Kritikaren Saria irabazi zituen.
Lehen ikuskizun honekin kritikaren sariak eta laudorioak lortu zituen, baina bigarren lana, "Panamericana", estreinatu ondoren, konpainiaren lan-ildoa berresten da: aktoreen gorputz eta ahotsari lotutako artisau-lana. Taldeak alderdi ludikoan, ahots-musikan eta ikuspegi feminista eta lotsagabean jartzen du arreta.
Elisa eta Marcela kritikaren laudorioak eta 9 sari jaso zituen lehen ezkontza lesbikoaren benetako istorioa da, besteak beste, 2018ko Maria Casares Ikuskizun Onenarena.
Sorkuntza propioko antzerki bat egiten dute eta, horregatik, ‘A Panadaría’ izena dute, tradiziozko ofizioa delako, esfortzu eta iraunkortasunekoa, pertsonak elementu oinarrizkoenekin, lehen etorri zenarekin eta iristeke dagoenarekin duen harremanekoa. Mundu osoan gizateriak ogia egiten duelako eta antzerkia egiten duelako, ‘A Panadaría’; gorputza eta arima elikatzeko.
Ostiral honetan, Ermua Antzokian, 20: 30etan. Istorio honek hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egin duten borroka antolatuaz dihardu. Pertsona batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta beste batzuek hilean bostehun garbitzen dituzte.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan