Minbiziaren Aurkako Elkartearen ustez kerik gabeko espazio gehiago bermatu behar da

Bihar, maiatzak 31, Tabakorik gabeko Munduko eguna da
30.05.23
Gizartea
Elkarteak sinadurak bilduko ditu aste honetan Ermuan eta Bizkaiko beste herri batzuetan Tabakorik gabeko Europa babesteko '. Tabakorik gabeko Europa 'ekimenerako sinadurak bilduko ditu, 2030erako kerik gabeko lehen belaunaldia lortzeko helburuarekin

Egun adingabeak dauden espazio publikoen %90 baino gehiagok ditu tabakoaren eta erretzeko beste gailu batzuen ke hondarrak. Ke horrek 70 substantzia kantzerigeno baino gehiago dauzka. Hori dela eta, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak berariaz azpimarratu du kerik gabeko espazio publikoak liberatzen jarraitzeko beharra, herritarrak eta, batez ere, adingabeak babesteko (azken horiek kolektibo bereziki zaurgarria osatzen dute).

Horregatik, 2021az geroztik, Elkarteak ahalegin handia egin du tabakoaren eta erretzeko beste gailu batzuen kerik gabeko espazio publikoak lortzeko. Estatu mailako ekimen honi esker, ia 300 espazio liberatu dira, 2,5 milioi pertsonaren joan- etorria izaten dutenak. Bizkaian, Eusko Jaurlaritzaren “Tabako kerik gabeko Euskadi” estrategiarekin bat, Santurtzin 26 espazio berri liberatu dira, Udalaren lankidetzari eta herritarren partaidetzari esker.

Bihar jakinaraziko ditu Zorrotza auzoko herritarrek identifikatutako kerik gabeko 36 guneak, non ez erretzeko konpromisoa hartzen duten

Gaur egun, eta ildo horri jarraikiz, Elkartea beste partaidetza prozesu batean laguntzen ari da, Zorrotza auzo bilbotarrean tabakoaren kontsumoak normal izateari utzi diezaion. Ekimen hori, zehazki, Bilboko Udalak eta Gure Lurra elkarteak sustatu dute. Bide horretan, sektore desberdinak (hezkuntza, osasuna, elkarteak,

herritarrak...) inplikatu dira kontsulta herrikoi batean, auzokideek kerik gabeko espazio batzuk identifikatu ditzaten. Bihar, Tabakorik Gabeko Munduko Egunean, 36 espazio horien berri emango da, Zorrotzan, 11:00etatik 13:00etara bitartean egingo den kaleko ekintza baten bidez.

Halako ekintzekin, Bizkaiko Elkarteak kerik gabeko espazioak lortzen jarraitzeko helburuan laguntzen du, administrazio publikoekin batera. Izan ere, mundu-mailan, prebenitu daitekeen heriotzaren lehen kausa eta minbizia eragiten duen arrisku faktore nagusia da tabakoaren kontsumoa (minbizi kasuen % 30 baino gehiagoren ardura du). Beraz, horren guztiaren gaineko kontzientzia piztea ere bada ekimen honen xedea.

Helburua: kerik gabeko lehen belaunaldia

Minbiziaren Aurkako Elkartearen Behatokiak egindako azterlanaren arabera (“Kerik gabeko espazio digital berrietarantz”), tabako tradizionalak oraindik ere gazteen kontsumoan zati garrantzitsua hartzen du eta kontsumo modu berrien ehunekoa are altuagoa da. Azterlaneko gazteen % 91,3k eduki dute kearen inhalazio moduren batekiko (tabakoa, lurruna edo pipak) esposizioa sare sozialen edo plataformen bidez, azken 30 egunetan. Sare sozialetan eta plataforma digitaletan ez dagoenez alderdi hori arautzen duen legerik, tabakoaren eta gailu berrien kontsumoa normalizatzeko bidea bihurtu dira.

Europan, 2040rako kerik gabeko lehen belaunaldia lortu nahi da; estatu mailan, 2030erako lortzea da erronka. Horregatik, Tabakorik Gabeko Munduko Egunean, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera atera da ‘Tabakorik Gabeko Europa’ (ECI-TFE) ekimeneko sinadurak batu eta, hala, 2030erako lehen belaunaldi hori lortzeko.

Horrenbestez, egunotan Elkarteak ekimen europar hau babesteko sinadurak batuko ditu Zornotza, Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua eta Ondarroako egoitzetan, eta baita Zorrotzan ere.

 

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.24
Zineforum saioa krispetekin hausnarketarako

Emakumearen Topaguneak 'Bar Bahar. Entre dos mundos ', filma proiektatuko du 18:00etan, sarrera doan
Imagen
24.04.24
Balio anitzeko laguntzaileen lan-poltsa eratuko, kirol-zentroetarako

Lehiaketan parte hartzeko eskabideak gaurtik aurkeztu ahal dira maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
24.04.24
Eskubaloiaren Euskal Kopako garaileak gaur erabakiko eta sariak banatuko Ermuan

Errotabarri E.K.E.ren seniorrak Bera berarekin neurtuko dira sariarengatik, iluntzeko zortziak eta laurdenetatik aurrera