‘Minbiziaren aurkako ibilbidea' kanpainaaren jarduerak hasi berri

22.05.23
Alumnados en el acceso de Izarra Centre
Gizartea
Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkarteak gaixotasun onkologikoak ardatz izango dituzten hainbat jarduera gauzatuko ditu aste honetan Ermuan

Elkarteak kontzientziatu, gaitz hori ikusarazi eta ikerketan inbertitzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Jarduera horiek Jubilatuen Etxean eta herriko ikastetxeetan gauzatuko dira. Gaur hasi dira jarduerak Izarra Centren, San Pelaio ikastetxeko ikasleek parte hartu duten tailer eta dibulgazio-jarduerekin.

Zabalkunde eta erakustaldi topaketak izango dira zientzialari ikertzaile bekadunekin eta gure herrian bildutako diru-kopuruen onuradunekin hainbat jardueratan, hala nola minbiziaren aurkako urteroko martxa herrikoian. Elkarteak, halaber, paziente onkologikoei eta haien senideei eskaintzen dizkien doako laguntza-zerbitzuen berri emango du.

Jarduera horiek guztiak ‘Minbiziaren aurkako ibilbidea' kanpainaren barne daude eta doakoak dira. Hona hemen jarduera ezberdinen xehetasunak:

Erakusketak:

Maiatzaren 23tik 25era

Jubilatuen etxea

  • 10:30etik 21:00etara, ‘Minbiziari buruzko ikerketaren bilakaera; milaka urteko erronka'.
  • 10:30etik 21:00etara, ‘minbiziak irauten duen bitartean, zure ondoan: doako programak eta zerbitzuak'.

Hitzaldiak:

Maiatzaren 24an, 18:00etatik 19:30era.

Minbiziaren dualtasuna: Gaixotasunaren egungo errealitatea eta etorkizuneko erronkak. Sendatzeko erronkatik bizitzaren funtzionamendua ulertzeko aukerara. Arkaitz Carracedo doktoreak hitz egingo du, Ermuko III. Martxan bildutako diruaren bekadun.

Maiatzaren 25ean, 18:00etatik 19:30era.

Elikadura: prebentziotik biziraupenera. Itziar Tueros doktoreak hitz egingo du, Ermuko VII. martxan bildutako diruen bekadun. Nutrizio pertsonalizatua bularreko minbizitik bizirik atera diren pertsonentzat, tresna molekularren arabera: nutrigenetikoa, lipidomikoa eta mikrobiotikoa

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu