Parte hartu ezazu Udal kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza berria eratzeko prozesuan

13.12.24
Kirolak
Araudi berrirako proposamenak eta ideiak jasotzeko epea urtarrilaren 21ean amaituko da

Ermua Kirolak Ermuko Udaleko kirol Alorrak udalak dituen kirol instalazioak arautzeko ordenantza berria prestatzeko lanetan dihardu. Testu berriak 2012tik indarrean dagoen araudia ordezkatuko du, eta hamabi urte horietan izandako aldaketak jasotzea eta egungo beharrak islatzea du helburu.

Azken urteetan berrikuntza ugari izan ditu Udal Kirol alorrak. Hasteko, UKE Udal Kirol Erakundea deuseztatu egin zen 2020ko abenduaren 31n, eta harrezkero Ermuko Udaleko unitate bat gehiago da Ermua Kirolak. Bestetik, aurtengo udan Betiondoko igerileku estaligabeak inauguratu dira, eta ikastaroen adin-tarteetan eta rokodromoaren erabileran ere zenbait aldaketa egin dira. Gauzak horrela, alorrak beharrezkotzat jo du araudi berri bat lantzea.

Udal ordenantza prestatu eta onartzeko prozesu horretan, testua herritarren partaidetzara zabaldu da, ideiak, proposamenak eta aldaketak jaso eta araudia aberastu ahal izateko. Aurretiazko kontsulta Udal webgune honetako parte-hartze prozesuen atalean dago ikusgai, eta bertan, ordenantza proposamena eta ideiak jasotzeko galdetegia topatu daitezke.

Ordenantza berriaren nondik norakoak Gai Orokorren Informazio Batzordean aurkeztu dira astearte honetan, abenduak 10. 4. minututik aurrera jarraitu dezakezu azalpena, eta saioa euskarazko nahiz gaztelerazko azpitituluekin ikusi dezakezu, behar izanez gero.

Dokumentuak

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira