Rompe el Círculo saria eskuratu du Ermuak haurren pobreziaren aurkako lanagatik

29.03.23
Imagen
Foto de todos/as los/as premiados/as de los Premios Rompe el Círculo
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
Erakundea
Haur Pobreziaren Aurkako Goi Komisarioak hamabi elkarte, erakunde eta pertsona saritu ditu, haurren eskubideen alde egindako lanagatik, tartean gure erakundea

Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisarioak sortutako Rompe el Círculo sarien II. Topaketa ospatu da astearte honetan Madrilgo Auditorio Nazionalean. Bertan, haurren pobreziaren aurkako eta haurren eta nerabeen eskubideen aldeko borrokan erreferente nazional nagusiak bildu dira.

Ermuko Udalak Rompe el Círculo Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du, haur pobreziari hezkuntza, kultura eta teknologiatik aurre egiteko estrategiagatik. Juan Carlos Abascal alkateak eta Sandra Cid Ermua Hiri Hezitzailea proiektuaren arduradunak jaso dute saria, Begoña Gomezen eskutik.

Ernesto Gasco goi-komisionatuak haurtzaroaren alde lan egiten duten administrazio publiko, enpresa eta erakundeen lan bikaina nabarmendu du: "Sari asko banatuko ditugu gaur, zorionez, pertsona eta erakunde askok kausa horren alde lan egiten duten herrialde batean bizi garelako. Eskerrik asko zuen ahalegin eta talentua kalteberatasun-egoeran dauden haurren zerbitzura jartzeagatik aurkeztu zareten guztioi".

Hezkuntza, kultura eta teknologia pobrezia murrizteko

Ermuko Udalak Haur eta Nerabeen I. Tokiko Planerako egindako diagnostikoak agerian utzi du Ermuko haurrek uste dutela egun eta hemen haur pobrezia, elikagai edo etxe faltarekin baino gehiago, gabezia teknologiko edo sozialekin lotuta dagoela.

Oinarri horretatik abiatuta, erakunde honek estrategia bat garatu du hainbat ekimenekin, hezkuntzaren, kulturaren eta teknologiaren ikuspegitik, haur-pobrezia murrizteko, edozein dela ere pobrezia horren jatorria edo tipologia.

Robotikako STEAM tailerrek eta Jolasaren Egunak elkarbizitzarako gunea eratzen dute, non txikienak taldean jarduerak egiteko elkartzen diren; Liburutruk eta Bookstart proiektuek kulturara, irakurketara eta Udal liburutegi-zerbitzuetara lehen hurbilketa bat suposatzen dute; eta Haurren Kontseiluak biztanle gazteenen parte-hartzea sustatzen du.

Ekimen horien bidez, adin desberdinetako haurrek ondo pasatzeko eta iritziak partekatzeko guneak dituzte, kulturatik eta hezkuntzatik gizarte-bazterketa eta haur-pobrezia saihesteko.

Udala interakzio gune horietaz baliatzen da, halaber, haurren premiak identifikatzeko eta haien kezken arabera jarduteko; adibidez, eskola-materiala erosteko laguntzak edo Interneterako konexioa, ikasleen %100ek online ikasten jarraitu ahal izan dezaten.

12 saritu

Ermuko Udalaz gain, Balia eta Educo fundazioek, Radio Televisión Españolak, Save the Childrenek, Red Música Socialek, Eusebio Sacristán Fundazioak, Fútbol Más elkarteak, Isidre Fainek, Gustavo Suárez Pertierrak, Haurren Erakundeen Plataformak eta AMPARA elkarteak jaso dute Rompe el Círculo saria.

Gala Marta Solano kazetariak aurkeztu du eta Radio Televisión Españolak ekoitzi eta eman du. The Visible Movement taldeak, Gonzalo Fernández de Córdoba HLHIko haurren abesbatzak eta Paula Mattheus eta Andrés Suárez kantautoreek girotu dute ekitaldia.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena