Santixau jaiak hastear: bihar hasiko dira jolasak eta jarduerak

13.07.23
Imagen
Cartel anunciador actividades 15 julio
Gizartea
Egitarauak ehun jarduera baino gehiago jasotzen ditu uztailaren 14tik 27ra bitartean

Ermuak bihar hasiera emango dio herriko Santixau jaietako egitarauari. Arratsaldeko 7etan hasiko dira txaranga-jokoak "pepino" -errelebo lasterketa hamka artean barazkia eramanez- eta triatloi probekin.

Gaueko 11etan Sir Aligator 's Company taldearen kontzertua izango da.

Asteburuaren etorrerak eta astialdi gehiago izateak jai-jarduera eta proposamenak ugaritu egingo dituzte.

Egitarau bizia larunbaterako eta iganderako

Larunbatean, arku-tiroaren probarekin hasiko da goizeko 10etatik aurrera Orbe Kardinalean.

Ordu horretan bertan, SLC6A1 Spain Elkartearen aldeko ekintza solidarioa hasiko da, Hugo Ermuko 5 urteko mutikoak duen gaixotasun neurologiko arraroaren ikerketa finantzatzen laguntzeko. Haren diagnostikoa Entzefalopatia Epileptikoa eta SLC6A1 Garapenekoa da, Espainian dozena erdi pertsonari eragiten dien gaixotasun arraroa. Beti zurekin bat, Hugo! Laura D. eta Andrés M. gurasoek minutu eta erdiko bideoa igo dute sare sozialetara. Bertan, gizarte-proiekzio publikoa duten pertsonek, hala nola, Fernando Torres futbol-jokalariak, Tomás Rocero kirol-kazetariak eta Juan Carlos Abascal alkateak elkartasuna eta babesa adierazi diote SLC6A1 Spain elkarteari, eta jardueretan parte hartzeko deia egin dute.

Ekintza solidario horrek honako hiru jarduera hauek biltzen ditu:

  • Txakur erakusketa, hainbat txakur-arraza ekarriko dira herrira beraien edertasuna eagutarazteko. Erakusketa horrek 11 kategoria hartuko ditu eta nazioko eta nazioarteko epaileak izango ditu. Sarrerak 3 €uro balio du pertsonako. Biltzen den dirua Elkartearentzat izango da. Erakusketa goizeko 10etan irekiko da eta 21:30ean itxiko da.
  • Paella herrikoi solidarioa 400 lagunentzat, 14:30etatik aurrera frontoiko aparkalekuko zabalgunean. Antolatzailea eta sukaldaria, Jesús González, Sagarra Gastro-Pubekoa eta Mireia Alonso. Razioak 5 eurotan. Biltzen den diru guztia Elkartearentzat izango da.
  • Animazioa eta musika Elektrojaia musika eta kultur elkartearekin.

Txozna eta merchandising postuak egongo dira. Lagundu nahi duenak, baina ezin badu bertaratu, Zero Lerroaren bidez egin dezake, dohaintza Elkartearen kontuan sartuz; Unicaja erakundea, IBAN ES37 2103 7089 0300 5043 kontuan.

Goizeko 11: 00etan hasiko dira aldi bereko xake partida azkarrak. Arratsaldean, 19:30ean, DJ festa izango dugu Mar.iks.al Dejai izenekoarekin Komentukoa kalean. ‘Merina Gris’ eta ‘Nogen’ taldeen kontzertuak itxiko du eguna, Orbe plazan.

Igandean 10: 30etatik aurrera XXVI. Herri arteko xake partida azkarren txapelketa. Eguerdian Bolo Palmako Santixauak Saria jokatuko da. Arratsaldean, 19: 30etatik aurrera, "Goazen karaokea" telesail ezagunaz gozatu ahal izango dugu. Ordubete geroago Bertso Jaialdia hasiko da "Martxoak 8" plazan. Irune Basagoiti ermuarrak, Eneko Araiztegik, Garazi Navarrok, Koldo Geruzagak, Araitz Katarainek eta Xabat Illarregik hartuko dute parte. Ainhoa Urienek proposatuko ditu gaiak.

Xehetasun guztiak 2023ko Santixau egitarauan.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita