"Sistole ta diastole, zu nere soinu jole!", urteko piroporik onena

09.04.24
Euskara
Ia 200 proposamen aurkeztu dira euskarazko piropo lehiaketa ezagunaren XVII. ediziora

Udal Euskara Sailak piropo lehiaketaren azken edizioko irabazleen berri eman du. Guztira 194 proposamen aurkeztu dira aurten lehiaketaren hiru kategorietara, eta Joxean Iñurrieta soraluzetarra gailendu da helduen modalitatean Sistole ta diastole, zu nere soinu jole! losintxarekin. Lan honi esker, Iñurrietak Donostiako La Perla zentroan bi lagunentzako talaso zirkuitua, aromaterapiako masajea eta dastatze-menua lortu ditu.

14 eta 17 urte bitarteko gazteen kategorian, Rute Silva izan da irabazlea Zure deribatua izan nahi nuke, zure kurbetan murgiltzeko piropoarekin, eta bertako saltokietan erabiltzeko 80 euroko erosketa-txekea lortu du.

Haurren kategoriari dagokionez, Dina Achahbarrek sortu du piroporik onena, Gatza bera ere gozatuko zenuke! Ermuko dendetan erosketak egiteko 50 euroko balioa duen erosketa-txekea eskuratu du.

Epaimahaiak honako piropo hauek ere positiboki baloratu ditu:

  • Xarma eta kemena, hau da zutaz maitemindu nauena
  • Zu eguzkia, ni ekilorea, ze atsegin zurekin egotea
  • Nire irribarrean hitz asko ditut, horietako batzuk: biziki maite zaitut

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko