Lehiaketak

Icono web

 

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketa

Herriko euskararen bultzatzaile handiaren omenezko literatur lehiaketa. Lehiaketa honen helburua ikasleen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da. Bi modalitate daude. Lehenengoa, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua, eta bigarrena, DBHko ikasleen lanak biltzen dituena.
 
 

XXXII Juanita Ibaibarriaga Literatur Lehiaketa

Lehiaketaren datu orokorrak
Izena: XXXII Juanita Ibaibarriaga Literatur Lehiaketa
Data: 2025/10/06
Oinarriak: 
Epaimahaia: Euskara Sailaren eskutik
Epea: Azaroaren 5a
1. MODALITATEA
Irabazleak:

  • LH3: Ebatzi barik
  • LH4: Ebatzi barik
  • LH5: Ebatzi barik
  • LH6: Ebatzi barik

Saria: 40 €

2. MODALITATEA
Irabazleak:

  • DBH1: Ebatzi barik
  • DBH2: Ebatzi barik
  • DBH3: Ebatzi barik
  • DBH 4: Ebatzi barik

Saria: 60 €

Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna

Helburua herritarrak animatzea da , euskara bizitzako arlo guztietan erabil dezaten, idatzizko komunikazioetan barne. Sail antolatzaileak ez du lehiakortasun-elementurik txertatu nahi, horregatik baztertu egin da lehiaketa formatua, eta adinkako opari-zozketa bat egiten da gutun-egile guztien artean.

Edozein ermuarrek parte har dezake, adin mugarik gabe. Gutunak euskaraz izan behar du. 12 urtetik gorakoek orrialde oso bateko gutuna bidali behar dute. Parte-hartzaileek beren datu pertsonalak, helbidea eta harremanetarako telefonoa adierazi behar dituzte. Gutunak Udal Liburutegian ipintzen den Olentzeroren postontzian entregatu beharko dira.

2025eko saridunak:

  • Ebatzi barik

Ezekiel Etxebarria Saria

Sari hau Udal Liburutegiko bazkideek gehien irakurtzen duten euskarazko liburuari ematen zaio. Egileak egindako lana aitortzeko eta, aldi berean, irakurleen arteko loturak estutzeko modu bat da, beraiek ematen baitute saria.

Sari hau Ezekiel Etxebarria idazle ermuarraren lana berreskuratzeko eta aintzatesteko ere sortu da. XIX. mendean bizi izan zen eta 56 urtez apaiza izan zen Ermuan. "Abadetxikia" -apaiz txikia- izenaz ezaguna, euskaltzalea zen eta hainbat kopla edo bertso idatzi zituen euskaraz, orduko ohitura eta bizimoduen berri emanez. Bere testuetan gai erlijiosoak, ahoz helarazitako Gabon kantak eta abar jorratzen ditu. Bertsoak idatzi zizkien herriko lagun eta jaunei, hala nola Valdespinako Markesari, Julian Gayarreri, Domingo Iturrarani eta Jose Iraegiri, besteak beste. Ondare hori herriko Abade Etxean aurkitu zen 1996an, eta gero "Ermua eta Eitzako euskara" liburuan argitaratu zen. Baina bertso horiek ez dira Ezekielek argitaratu zuen lan bakarra. 1899an "Etimologías vascongadas o sea, Ensayo sobre interpretación y reconstrucción del Vocabulario Vascongado" izeneko lana ere argitaratu baitzuen Durangon. Gainera, lore-zaintzari eta barazkiei buruzko hainbat artikulu eta saiakera ere idatzi zituen. Ezekiel Etxebarria Ermuan hil zen 1925eko abuztuaren 25ean.

Lehiaketaren edizioa Obra saritua Egilea
XVII Ezekiel Etxebarria (2025) Markos Gimenoren 101 letrakartel Joseba Sarrionandia
XVI Ezekiel Etxebarria (2024) Ostegunak Jon Arretxe
XV Ezekiel Etxebarria (2023) Sumendiaren estrategia Fernando Morillo
XIV Ezekiel Etxebarria (2022) Superpatata Esther López Epelde (Egilea: Artur Laperla)
XIII Ezekiel Etxebarria (2021) Miñan Amets Arzallus - Ibrahima Balde
XII Ezekiel Etxebarria (2020) Indiara Bidaia Marc Armspach "Marko"
XI Ezekiel Etxebarria (2019) Musika Airean Karmele Jaio
X Ezekiel Etxebarria (2018) Jara Jasone Osoro Igartua
IX Ezekiel Etxebarria (2017) Arotzaren eskuak Alberto Ladron Arana
VIII Ezekiel Etxebarria (2016) Koaderno Handia Agota Kristol. Eskarne Mujika
VII Ezekiel Etxebarria (2015) Ibilbide oparoa Antton Irusta
VI Ezekiel Etxebarria (2014) Mussche Kirmen Uribe
V Ezekiel Etxebarria (2013) Sua falta zaigu Katixa Agirre
IV Ezekiel Etxebarria (2012) Nora ez dakizun hori Irati Jiménez
III Ezekiel Etxebarria (2011) Bilbao-New York-Bilbao Kirmen Uribe
II Ezekiel Etxebarria (2010) Amaren eskuak Karmele Jaio
I Ezekiel Etxebarria (2009) Riomundo Jon Maia

 

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko