'Topaldia' Ermuan egingo da aurtengoan

16.01.24
Euskara
Gizartea
Otsailaren 1eko ostegunean, 9:00etatik 14:00etara bitartean, Izarra Centre eraikinean

Euskaltzaleen Topaguneak urtero ‘Topaldia’ izenburuaz antolatu ohi duen jardunaldia Ermuan gauzatuko da aurten. Jardunaldi horren helburua Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruko hausnarketa egitea da. 2001. urtetik aurrera, Topaldia ezinbesteko hitzordu bihurtu da, mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako.

Aurtengoa, esan bezala, otsailaren 1ean, osteguna, 09:00etatik 14:00etara, Ermuko Izarra Centre eraikinean izango da. Plazak mugatuak dira eta lekua erretserbatzeko aukera izango da. Ez utzi azken unera arte.

Zein gai landuko dira aurten? Eta zergatik?

Topaguneak zabaldu duen mezuak adierazten duenez “Aurtengo jardunaldirako bi gai aukeratu dira: aktibismoak eta komunitateak. Gaur egungo gizartearen ezaugarriak kontuan hartuta, euskalgintzan jarduteko egin behar dituen proposamenak askotarikoak izan beharko luketela aurreikusten dugu, eta askotarikoak izan beharko lukete ere, etorkizunean eraikiko ditugun komunitateak eta harremanak”.

Topaldia jardunaldian aurreikusitako egitaraua eta denbora banaketa ondorengoa da:

  • 09:00etan: Harrera.
  • 09:30etatik-09:40etara: Sarrera.
  • 09:40etatik-09:55etara: Kokapena: Aktibazioaz.
  • 09:55etatik-10:25etara: Plataforma.
  • 10:25etatik-10:55etara: Mahai-ingurua: Euskalgintzaz eta aktibismoez: etorkizuneko erronkak eta egitekoak.
  • 10:55etatik-11:20etara: Hitzaldia: Komunitategintzaz.
  • 11:20etatik-11:50etara: Mahai-ingurua: Komunitategintzaz: esperientziak eta irakaspenak.
  • 11:50etik-12:30etara: Atsedena.
  • 12:30etatik 13:30etara: Eta guk, zer dugu egiteko?
  • 13:30etatik 14:00ra: Egunaren laburpena eta ondorioak.
  • 14:00etan: Bukaera.

 

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean