‘Tour Egunak' agerian utzi du bizikletak pizten duen interesa eta zaletasuna

05.06.23
Imagen
Tour Eguna Ermuan
Kirolak
Gizartea
Eguraldia lagun eta laneguna ez izateak, mesedegarri izan ziren partehartze altuan

Ermuak bi gurpilen kirolarekiko interesa duela agerian jarri zuen atzo San Pelaio parkean ospatu zen 'Tour Egunean' ikusle eta parte hartzaile asko Bildu baitzituen. Eguraldi onak eta laneguna ez izateak mesedegarri izan ziren emaitzan. Jarduera ludikoa eta dibulgatzaile hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Frantziako Tourraren antolakuntzak ekarri zuten, aste gutxi barru Frantziako bira handiari emango zaion hasiera girotzeko. Bilbon hasiko da Frantziako itzulia, uztailaren 1ean.

Gure udalerriak profesionaletan aritu diren bi gurpiletako hainbat kirolarien jaioterri da, hain zuzen ere kirol honekin egindako ekarpenagatik eta konpromisoagatik aitortza jaso zutenak. Horien artean, errepideko munduko txapelduna, Igor Astarloa, Pedro Horrillo, Aitor Hernandez eta Aitor Galdos txirrindulariakm, esaterako. Baita Ermuko Txirrindulari Elkartea; Eskola eta bere bultzatzaileetako bat, Alberto Lasuen.

San Pelaio parkeak gune hauek hartu zituen:

  • Hezkuntza-ikasgela: horretan 14 urte arteko neska-mutilei bizikletaren eta haren oinarrizko arauak ezagutu zituzten, jolasen bidez.
  • Bide-segurtasuneko gela: bizikletan modu seguruan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagututa, ekipamendu egokia erabiltzen ikasteko eta bizikletan ibiltzean behar bezala jokatzen ikasteko.
  • Tailerra: bizikleta mantentzeko eta konpontzeko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko ere.
  • Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko espazioa. Teknikari batek bizikleta motari eta erabiltzaile bakoitzarentzako neurri egokienari buruzko aholkuak eman zituen, eta bizikleta mota bakoitzaren erabileraren arabera azaldu zuen: hiriko bizikletak, errepidekoak, mendikoak, tolesgarriak, elektrikoak eta abar.
  • Tokiko klub eta txirrindularientzako gunea; txirrindularitzaren eta mugikortasun iraunkorraren aitzindariak.
  • Hastapen-pista, 2 eta 10 urte bitarteko haurrak bizikleta erabiltzen ohitzeko.
  • Pump track pista, txirrindularitzan hasita dauden 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat egokitua.
  • Frantziako Tourraren historiari eta Tourreko Bizkaiaren historiari buruzko erakusketa gunea, 1910eko edizioan Vicente Blancoren parte-hartzearekin hasi zena.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera