Udalbatza gaur bilduko da ezohiko Osokoaren bilkuran

11.03.24
Erakundea
Bilera arratsaldeko 7etan hasiko eta gai-zerrendak zortzi puntu ditu

Udalbatza gaur bilduko da Osoko Bilkuraren ezohiko bilkuran, 19:00etatik aurrera. Bilkurako gai-zerrendak zortzi puntu ditu, eta, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie bilkuran landuko diren gaiekin edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Jarraian, otsailaren 27ko bileraren akta bozkatuko da.

Hirugarrenean, erakundeko langileentzat 2023ko ekitaldiari dagokion %0,5eko ordainsari-igoera osagarria aztertuko da. Laugarren puntuan 27. Ordenantza Fiskalaren zati bat aldatzeko proposamena aztertuko da, Ermuko udal instalazioetan kirol jarduerak egiteko eta zerbitzuak emateko tasa arautzen duena. Horrela, urteko kirol bonoaren titularrak Betiondoko igerileku berrirako sarbidea barne izango eta sarbide tasa ezarriko du abonatu ez direnentzako.

Bosgarren puntutik zortzigarrenera bitartean, hirigintzako gaiak jorratuko dira. Bosgarrenean ondoriorik gabe utziko dira Ermuko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala onartzeko hartutako erabakiak, Gipuzkoa Etorbideko 15. zenbakian dagoen Ideako lursailaren industria-erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzekoa . Eta seigarrenean erabakiko da herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Idesa, bizitegiz besteko lurzatia) aldatzeko prozedurari hasiera ematea, bai eta herritarrek parte hartzeko programa onartzea ere.

Zazpigarren puntuan Lomi power-eko aparkalekua arautuko duen ordenantza jorratuko da. Eta zortzigarrenean, Lomi power aparkaleku hori erabiltzeagatiko prezio publikoa arautuko duen ordenantza fiskala mintzagai izango da.

Saioak ez du aurreikusten galde-eskeen atalik, aparteko izaerakoa delako.

 

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere