Udalbatzak hileko Osoko Bilkura izanen du bihar

25.03.24
Los/as concejales/as reunidos/as el 18 de julio
Erakundea
Martxoari dagokion bilkurak sei puntu izango ditu gai-zerrendan

Ermuko Udalbatza bihar bilduko da martxoko Osoko bilkurara. Bilera 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta ordu erdi geroago bigarren deialdian egiten badu.

Udalbatzak sei puntuko gai-zerrenda aztertuko du. Lehena, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie, aztertu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, martxoaren 11n eta 21ean egindako Osoko Bilkuraren aktak bozketara jarriko dira.

Laugarren puntuan, azken asteetan onartutako alkatetza-dekretuen berri emango da. Bosgarren gaia Euskararen erabilera Arautzeko udal araudia izango da. Saioa amaituko da galdera-eskarien atalarekin, halakorik balego.

Goizean Gai-orokorren eta Udalbatzak aztertu beharekoen informazio batzorde egongo da

Goizeko bederatzi eta erdietatik aurrera, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Batzordean hilaren 19ko bilkuraren akta onartuko da; herriko argiteria hobetzeko planari buruz informazio emango eta Bide Berdearen Plan Bereziaren hasierako opnespenari buruzko proposamen landuko dira.

Saio bi horiek streaming bidez emango ditugu, web korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, 9:30etik aurrera, lehenengoa, bigarrena eta 19:00etan arratsaldeko Osoko bilkura.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako