Udalbatzarra Osokoan bilduko da asteartean, 2023/2027 agintaldiaren lehenengo bileran

14.07.23
Erakundea
Organo gorena arratsaldeko 7etan bilduko da, ezohiko bilkuran

Uztailaren 18an, asteartean, ezohiko eta Osoko bilkura egingo dugu Ermuko udaletxean; lehenengoa izango da pasa den ekainaren 17an korporazioa osatu zenetik. Bilkura arratsaldeko 7etarako deitu da lehen deialdian, edo 19:30ean, bigarrengoan.

Eguneko gai-zerrendak bost puntu ditu eta bigarrenetik aurrera ezagutu ahal izango dira alkateak zenbait gairen inguruan emandako ebazpenak, hala nola: udal-talde politikoen eraketa, Alkateordeen eta Udal Gobernu-batzordeko kideen izendapena eta Alkateordeen eta zinegotzi/ordezkarien izendapena. Eta erakundearen antolaketa-egitura onartuko.

Jarraian, hasi berri den 2023-2027 agintaldian, korporazioak izango duen antolaketa eta funtzionamendu erregimena ere zehaztuko da asteartean: informazio-batzordeen ohiko bilkuren aldizkotasuna; antolaketa eta araubidea finkatzea.

Laugarren puntuan, informazio-batzordeen ohiko bilkuren kide anitzeko organoetan Udalbatzarrari dagozkion udal-korporazioko ordezkariak izendatzea.

Azkenik, bosgarrenean, karguan dedikazio osoz eta partzialez arituko diren zinegotzien izendapena; eta ordainsari, indemnizazio eta asistentzien ordainketak finkatzea.

Osokoaren Bilkura hori zuzenean jarraitzeko aukera izango da streamingaren bidez udala erakundearen webgune honetan bertan.

Saio horri buruzko informazio eta dokumentazio guztia aurki dezakezue ohiko legez ondorengo atalean: /Egoitza elektronikoan/Organu Batzordeko bilkurak/Osoko Bilkura/2023ko uztailaren 23an ezohiko Osoko Bilkura (agiri osagarriei dagokion hirugarren laukitxoan).

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du