Urrezko 1, zilarrezko 2 eta brontzezko 2 domina lortu dituzte Seng-Do Ho Sin Sul klubeko kirolariek

20.03.23
Kirolak
Ermuko hiru gaztek parte hartu dute berriki Sant Viçens del Hortsen (Bartzelonan) ospatu den Taekwon-Do 2023ko Open International Barcelona Fujimae lehiaketan eta horietako bik metal ezbrdinetako 5 domina lortu dituzte

Ermuko hiru gaztek parte hartu dute Sant Viçens del Hortsen (Bartzelonan) ospatu den nazioarteko Taekwon-Do 2023ko Barcelona Fujimae Open lehiaketan eta horietako bik 5 domina lortu dituzte: urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko bi, hain zuzen ere kategoria ezberdinetan. Aritzmendi udal pilotalekuko instalazioetan entrenatzen dute Seng-Do Ho Sin Sul klubeko Yael Martínez, Axel Gayardo eta Agustín Wals gazteak izan dira.

Taekwon-Do ITF Nazioarteko Federazioaren aipatu txapelketak 5 herrialdetatik etorritako 500 kirolari baino gehiago bildu zituen eta kategoria ezberdinetako lehiaketak eskaini zituen. Agustin Riaño monitoreak epaile gisa parte hartu zuen lehiaketa horretan. Britainia Handiko, Suitzako, Isareleko, Frantziako eta Espainiako kirolariek hartu zuten parte.

Lortutako dominak zehatz mehatz honako hauek izan ziren: Yael Martinezek Urrezko bat lortu zuen banakako formen kategorian eta 2 brontze borrokan eta taldeko formetan; Axel Gayardok, bere aldetik, zilarrezko 2 domina lortu zituen banakako Borroka eta Formetan. Azkenik, Agustin Wals, metalik lortu ezin izan zuen arren, maila handian lehiatu zen eta nazioarteko txapelketetarako plazak eskaintzen dituen Ranking kategorian parte hartu zuen, oso modu duin eta nabarmenean.

Laburbilduz, emaitza oso onak lortu dituzte kirolari gazte ermuarrek, hazten ari den klub baten baitan.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'