Uztartu ezazu kirola eta aisia: zatoz patinatzera familiarekin batera

25.01.24
Kirolak
Otsaila eta martxoko zazpi igande arratsaldeetan, Ariztmendi pilotalekuan bi orduz

Kirol arloak kontziliazioa eta aisialdia uztartzen dituen jarduera bat antolatu du: otsaileko eta martxoko zazpi igande arratsaldeetan bi orduz familian patinatzea. Jarduera Ariztmendi pilotalekuan egingo da 17:00etatik 19:00etara ondoren adierazten diren igande hauetan:

  • Otsaila: hilak 4, 18 eta 25
  • Martxoa: hilak 3, 10, 17 eta 24

Jarduera hau doakoa izango da Ermua Kirolak-eko abonatuentzat eta arloko begirale batek dinamizatuko du. Abonatuak ez direnek ere parte har dezakete, instalazioko sarrerari dagokion zenbatekoa (5,25 €) ordaindu ondoren. Jarduerak gehieneko parte-hartzaile kopurua onartuko du, pilotalekuaren edukiera gisa zehaztutakoa.

Parte-hartzaileek irristatzearen oinarriak eta teknika ikasi ahal izango dituzte edo beren ezagutzak eta trebetasunak hobetuko. Hori guztia, familia giro hurbilean gozatu ahal izango dute, gurasoek eta seme-alabek batera, jarduera dibertigarri hau partekatuz eta gozatuz. Parte hartzaileek patinak eta beharrezko babes materiala eraman beharko dute: kaskoa, ukondo eta belauneko babesgarriak.

Informazio eta xehetasun gehiago M. Ángel Blanco eta Betiondo kiroldegietako sarrera edo kontrol puntuan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne