Imagen
Zehazturik 2026ko ekitaldian gauzatuko diren herritarren proposamenak
03.07.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Parte-hartze prozesuak erabaki du zertan erabiltzea 250.000 euro
2026ko aurrekontuarekin gauzatu beharreko ekimenak definitzeko partaidetza-prozesua amaitu da. Horretan 1.402 pertsonek parte hartu eta bozkatu dute, parte-hartzaileek definituriko lehentasunak prozesu ireki honen emaitza direlarik. Hauek dira adin-taldeen arabera babes handiena lortu duten ekimenak eta proposamenak:
- 6 eta 13 urte bitarteko taldean 988 haurrek bozkatu dute, eta babes gehien lortu duen proposamena aire zabaleko zinemaren eskaintza uda osora zabaltzea eta bideo-jokoen nahiz robotikaren tailerrak antolatu daitezela izan da. Horretan 30.000 euro erabiliko dira 2026an.
- 14-29 urteko taldean 298 pertsonek eman dute botoa. Proposamen bozkatuena, gazteak elkartzeko gune publikoak egokitzea izan da (chill-out guneak, parrillak, espazio estaliak, eta abar). Horretarako, 2026ko aurrekontuko 50.000 euro erabiliko dira.
- 30 eta 64 urte bitartekoen artean 100 pertsonek eman dute botoa. Babes gehien jaso duen proposamena Errekaldeko igerileku naturala berreskuratzea izan da (aisialdirako eta jolaserako guneak, hiri-baratzeak, berdeguneak eta abar prestatzea). Hurrengo aurrekontuko 85.000 euro erabiliko dira zeregin horretarako.
- 65 urte edo gehiagoko pertsonen taldean 20 pertsonek eman dute botoa. Aukeratu duten proposamena Valerioko terrazarako erabilera berriak zehaztea eta proiektua idaztea da. Horretarako, hurrengo aurrekontuko 85.000 euro erabiliko dira.
Udal honek eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei Ermua parte-hartzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.
Laburpen-agiria, generoaren eta adinen araberako datu xehatuekin, lotuta uzten dizuegu, baita dokumentuen beheko atalean ere.
Lotutako albisteak
Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte