Zortzi establezimenduk hartuko dute parte Kazolatxoen Lehiaketaren XI. edizioan

Datorren ekainean egingo diren Jardunaldi Gastronomikoen atarikoa da aste hau
10.03.23
La imagen muestra las ocho propuestas a concurso
Ostalaritza
Gizartea
Martxoaren 13tik 19rako astean Ermuak Kazolatxo Lehiaketaren XI. edizioa biziko du. Zortzi establezimenduk hartuko dute parte ekimenean: Sagarra, Giroa, El Rincón, Amatxi, Mendiola, Kixka, Zutabe eta Urkaregi.

Edizio honetan 8 establezimenduk saiatuko dira dauden sarietako bat eskuratzen. Sariak hiru izango dira, hain zuzen: edizioko kazolatxorik onena, kazolatxo tradizionalik onenak eta hurbiltasuneko produktu-irizpideetara gehien hurbiltzen den kazolatxoa (KM0). Sari horiek guztiek ekarpen ekonomikoa eta diploma egiaztagarria dakarte.

Kazolatxoak 2 euroren truke dastatu ahal izango dira, astelehenetik igandera, establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian. Bakailaoa, legatza, zapoa edo txitxarroa bezalako arrainekin dastatu eta gozatu ahal izango dugu, baita bertako produktuekin ere, hala nola txistorra, arrautza, garbantzuak, kalabazina, eta abar. Parte hartzen duten establezimenduek beste urte batez ahalegin eta ilusio handia eskaini dute maila handiko kazolatxoak proposatuz, gustu guztietarako aproposak. Bilatu zure gogokoena!

Ekimenak Ermuko Udalaren, Laboralkutxa erakundearen eta Distribuciones Arral eta Lacturale enpresen laguntza eta babesa du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira