Zumba eta Zumba Strong jardueren masterclass irekia eta doakoa

01.03.23
Sesión en el polideportivo
Kirolak
Martxoaren 8an, asteazkena, udal kiroldegian arratsaldeko lau eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean, etenik gabe. Ez da abonatu izan behar; jarduerak genero ikuspuntua oinarri izango du.

Udal Kirol sailak -Ermua Kirolak izenekoak- eta Berdintasun Sailak datorren astean izango dugun 'Emakumearen Nazioarteko Eguna' ospatzeko ekitaldia antolatu dute. Datorren asteazkenean, martxoak 8, Zumba eta Zumba Strong jardueren masterclass saioa eskainiko dute, irekia eta doakoa. Saioa arratseko lau eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean egingo da, etenik gabe, M. Ángel Blanco kiroldegiko laugarren solairuan. Bertaratutakoek saioa osorik edo zati batean jarraitu ahal izango dute – komenigarritzat jotzen duten denbora-tarte jakin batean –, eta, beraz, pertsona interesdunak jarduerarekin bat egiteko edo bertaratutakoek batek bere parte-hartzea amaitutzat emateko aukera aurreikusten da.

Aretoaren gehieneko edukiera berrogeita hamabost (55) pertsonakoa da; beraz, jardueraren uneren batean betetzen bada, ezingo da pertsona gehiago batu aretora, bertaratutakoren batek bere parte-hartzea amaitutzat eman eta aretoa utzi arte. Bertaratzen diren guztiei elastiko bana oparituko zaie. Jarduera instalazioko monitore tituludunek zuzenduko dute, hain zuzen ere Ainhoa Cenitagoyak eta Ander Moralesek gidatuko dute.

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira