A20 - Haurren Nazioarteko Eguna

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta munduko haur guztiei eskainitako eguna da. Lortutako aurrerapenengatik, baina batez ere, haur behartsuenen egoeraz ohartarazteko, haurren eskubideak ezagutarazteko eta pertsonak euren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz kontzientziatzeko eguna da.

Urtero hainbat jarduera egiten dira herriko ikastetxeekin elkarlanean Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko, hala nola marrazketa-tailerrak edo mikroipuinak, besteak beste.

Imagen

2020

Ermuan azaroaren 20a ospatzeko ekintzak egin diren lehen urtea 2020a izan da. Ikastetxeekin elkarlanean, haurrek parte hartzeko prozesuak planteatu dira eurei ikusgarritasuna emateko:

  • Haurren oinarrizko 5 eskubide islatzen dituzten irudiak eta mikroipuinak bidali dira herriko ikastetxe guztietara.
  • Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek ilustrazioak eta testuak hartu dituzte oinarritzat ikasgaia lantzeko eta euren eskubideetan sakontzeko.
  • Haur bakoitzak identifikatuen sentitzen diren edo hobekien irudikatzen dituztela uste duten irudiak eta mikroipuinak aukeratu ditu.
  • Aukeratutako irudiekin, olana bat egin da, azaroaren 20an liburutegian urtero ikusgai jartzen dena.
Imagen

2021

Haurren Nazioarteko Egunaren bigarren edizioan, Anaitasuna, Ongarai, San Lorentzo, Eskolabarri eta San Pelaio ikastetxeetako ikasleek saio dinamiko batzuetan parte hartu dute haurren eskubideekin lotutako diseinuak sortzeko. Ikastetxe bakoitzak nazioarteko artista batekin batera lan egin du – Mondragon Unibertsitateko Leinn Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleekin –, eta horiek, umeen ideietan oinarrituta, marrazki bat sortu du ikastetxe bakoitzeko.

Bost diseinu horiek udalerrian zehar dauden nodo edo armairu elektrikoetan islatu dira. Ikastetxe bakoitzeko ikasleek proposatutako marrazkiaz gain, mural bakoitzak ordezkatzen duen eskubidearen izenburua eta hori landu duen ikastetxearen izena jasotzen ditu. Hauek dira egindako obrak eta horien kokapena:

Ikastetxea Eskubidea Kokapena Murala
Anaitasuna ikastola Ingurune seguru batean bizitzeko eskubidea Udaletxe ondoan, Baldespina Markesa parkera sartzean
Imagen
Armario eléctrico pintado con los derechos de la infancia
San Lorentzo ikastetxea Jolaserako eta aisirako eskubidea Zubiaurren, VI Mendeurrena kalearekin bat egiten duen puntuan
Imagen
Armario eléctrico pintado con los derechos de la infancia
Eskolabarri Kalitatezko zerbitzuak eskuratzeko eskubidea Sallabenten, ikastetxearen aurrean
Imagen
Armario eléctrico pintado con los derechos de la infancia
Ongarai eskola Zuzen tratatua izateko eskubidea Aldapatik Ongaraira igotzeko lehenengo arrapala mekanikoaren ondoan
Imagen
Armario eléctrico pintado con los derechos de la infancia
San Pelaio ikastetxea Entzuna izateko eskubidea Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan
Imagen
Armario eléctrico pintado con los derechos de la infancia

 

2022



2022ko Haurren Nazioarteko Egunak bi ekimen nagusi izan ditu:

  • Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurrek modu artistikoan irudikatu dute nola ulertzen duten jolasteko, kulturaz gozatzeko, atseden hartzeko, arteaz gozatzeko eta kirola egiteko duten eskubidea. Obrak udaletxeko fatxadan eta San Pelaio plazan egon dira ikusgai.
  • Haur guztiei eskainitako eskultura bat inauguratu da San Pelaio plazan, beren eskubideak ikusarazteko eta beti gogoan izateko. 2022/2023 Haurren Kontseiluak eskulturaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du, eta, gainera, klariona-joko dibertigarriez gozatu ahal izan du Ermua, Adinekoekiko Hiri Lagunkoia proiektuaren Talde Eragilea osatzen duten pertsonekin batera.
Imagen
El Consejo de la Infancia juega el 20N
Imagen
Dibujos del 20N realizados por el alumnado ermuarra
Imagen
El Consejo de la Infancia inaugura la escultura del niño/a
Imagen
Imagen de la escultura inaugurada por el 20N

2023

UNICEFek proposatuta, ikastetxeek Eskubideen murala ekimena landu dute, haurren eskubideen inguruan kontzientziatzeko eta ospatzeko jarduera.

2024

Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du UNICEFek bultzatutako 2024ko Haurren Munduko Eguneko adierazpen ofiziala.

 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago